T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

10
Ira

200EmakumeBizian: 200 emakume bizikletan Donostiatik

Kaixo, emakume txirrindulariak!!

Bizikletaren 200. urteurrena ospatzen den urte honetan Kalapie – Hiriko Txirrindularien Elkartetik, Bizikume-Mujeres en Bici-rekin, Donostiako Emakumeen Etxearekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurraldetasun Antolaketa Departamentuarekin batera, emakume txirrindulariari ikusgaitasuna eman nahi izan diogu. Horretarako 200 emakume txirrindulari bildu nahi ditugu Donostiako kaleetan II. Emakume Txirrindularien Topaketan: “200EmakumeBizian /200MujeresEnBici”. Lortuko dugu? Seguru baietz zure parte-hartzearekin.

Irailaren 30ean, larunbatean, tailerrak, mahai-ingurua, eta emakume bidaiarien esperientziak, eta afari-merienda. Eta urriaren 1ean, igandean, izango da Donostiako kaleetatik 200 emakumeen biltzea bizikleta gainean. Era berean, nahi duenarentzat, beste irteera osagarri batzuk egongo dira goizean goiz: mendiko bizikletan irteera, errepideko bizikletako irteera, eta herri-arteko paseoko irteera. Eguna bukatuko dugu bazkari batekin irailaren 23ra arte apuntatzen diren guztiekin (erreserba ordurako egin beharko dugu eta). Antolaketa errazago izan dadin, webgune bat sortu dugu, non egitarau osoa ikus daitekeen eta apuntatu zaitezkeen: www.200emabizi.com. Facebook-en ere bagaude (https://www.facebook.com/200emabizi/); hemen joango gara informazioa berritzen, zure lagun, senide, eta lankideen artean informazioa zabaldu nahi baduzu, eskertuko dena.

Egun hauetan detaile guztiak ari gara prestatzen, eta horretan lagundu nahi izanez gero, ongi etorria izango zara.

Ibil gaitezen bizikletan denok elkarrekin eta bete ditzagun Donostiako kaleak!

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies