T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

6
Aza

DONOSTIA ALERTA EGOERAN SUTEEK ERAGINDAKO KUTSADURAGATIK – 13

Atzo, urriaren 17an, gaueko 22:30ak aldera, Kalapieko kideek, orain arte bezala, kutsadura neurtzeko gailuak baliatuta, herritarrek arnasten duten airearen kalitatea neurtzeko kontrolak egin zituzten denbora errealean. Atzo gauean eta urriaren 18ko egunsentian, hauteman genuen Donostian (eta, seguruenik, Gipuzkoako beste herrietan eta Bizkaian) PM 2,5 partikulek airean eragindako kutsadura KEZKAGARRIA zela.
Kalapieko bi kide, bizikleta elektrikoak eta partikula finak neurtzeko monitoreak baliatuta, martxan jarri ziren atzoko 23:00ak eta gaurko egunsentiko ordu bata bitartean neurketak egiteko, hiriko ia auzo guztietan. Neurketa horietan 70 µg/m3-tik gorako mailak hauteman zituzten. IKARAGARRIA DA!!!
Osasunaren Mundu Erakundeak eguneko gomendatzen duen batez besteko muga 25 mikrogramo da aire metro kubikoko.
Balio-eskalan (berdea: normala, horia: kezkagarria, laranja: arriskutsua eta gorria: larria), maila gorri altuan (55tik aurrera) igaro genituen hainbat ordu. Izan ere, nolabaiteko erre-usaina ere sumatu zen.
Emaitzak argi eta erraz ikus daitezke neurketa-denboran airearen kalitatearen eboluzioa erakusten duten grafikoetan, bai eta neurketak denbora errealean egin ziren toki/auzoetako mapetan ere. Emaitzak kolorez adierazten dira (berdetik gorrira).
ERDIALDEA-ANTIGUO-AMARA-OSPITALEAK

INTXAURRONDO-ATEGORRIETA

ATEGORRIETA-GROS-ALDE ZAHARRA-PORTUA-PASEALEKU BERRIA

Balio horiek aise gainditzen dituzte, adibidez, Europako kale kutsatuenetan (hala nola Londreseko Regent eta Oxford Street) poluzio handieneko uneetan neurtu izan diren balioak.
Atzoko, urriaren 17ko, prentsak jakinarazi zuen Galiziako, Asturiaseko eta Portugalgo suteen eraginak Londresen nabaritu zituztela; hemen, ordea, entzungor egin genuen atzo arratsean Ategorrietan eta hiriaren erdialdean kokatuta dauden eta PM 2,5 partikula finak neurtzen dituzten gailu mugikorrek alerta jo zuten arte.
Albisteak zionez, Ophelia ekaitzak ekarritako haizeek, joan den asteburuaz geroztik, iberiar penintsulako basoetan eragindako suteen errautsak Ingalaterrako zeruraino eraman zituzten, troposferaren goiko partean hauts-geruza bat sortu zen eta fenomeno atmosferiko bitxi hark Londres laranjaz pintatu zuen egun batez.
Zorionez, goizeko lehen euriek hiriko atmosfera azkar asko garbitu dute. Ategorrietako kanpoaldean egindako neurketen grafikoan ikus daitekeen bezala, goizean batez besteko balioa 10 izan da (hortaz, berdea), hau da, itsas brisaren eragin onuragarriari esker, hirian airearen kalitateak izan ohi duen balioa.
GOIZEKO LEHEN EURIEN OSTEAN (9:15AK ETA 10:30AK BITARTEAN)

Erakundeek ez dute partikula arnasgarriak denbora errealean neurtzeko gailu eramangarririk. Horregatik, uste dugu, etorkizunera begira, hiriko kutsadura atmosferikoa neurtzen duten 4 estazio finkoak gailu eramangarri hauekin osatu beharko liratekeela. Gailu horiekin airearen kalitatea egoera bakoitzean behar den leku edo puntuetan neur daiteke, kutsadura-gertaera edo gertakariaren arabera: suteak, tenperaturen inbertsio-aldiak (webgunean argitaratu genuen joan den astekoa, esaterako), San Joan bezperako suak (argitaratu genuen baita ere), Su artifizialen astea, eta abar.
Batez ere medikuek eta osasun-langileek jakin badakitenez, kutsadura horrek eragin zuzena du arnas gutxiegitasuna, asma eta beste hainbat gaixotasun dituzten pertsonengan eta, bereziki, haurren eta adinekoengan.
Izan ere, bi etxebizitzen barruan egin genituen neurketak kezkagarriak izan ziren baita ere, keak etxe barruan sartu zirela adierazten zutelako.
Baina, zer egin daiteke horrelako egoera batean? Kutsadura kanpotik badator ere, egoera berezi horietan, hainbat neurri hartu beharko genituzke, besteak beste: etxea ez aireztatzea eta, esan gabe doa, kirolik ez egitea.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies