Bizikleta zalea zara? Zurea txukun, eroso eta polit mantentzea gustuko duzu? Etor zaitez lantegi honetara! Kalapie Donostia hiriko txirrindularien elkarteko kideekin batera, garraio, bizimodu eta lagun duzun bizikleta txukundu ahal izango duzu: eskuleku eta eserlekua aldatu, frenoak ajustatu, atzerako ispilua edo mugikorrerako euskarria ipini. Moldaketa hauek eta zenbait gehiago egiten ikasiko duzu. Hartu zure bizikleta eta zatoz!
Parte hartzeko joan zaitez hurrengo loturara: https://www.tabakalera.eu/eu/hobetu-zure-bizikleta-lantegia-kalapie