GPSa eta bizikleta: Wikikiloc, Google Maps, Strava…
Hirugarren urtez, Kalapien ikastaro hau antolatzea erabaki dugu bizikletaz edota oinez ibiltzera irteten garenean GPSak eskaintzen dizkigun aukerak ezagutzeko.
Zertan lagun diezaguke GPSak bizikletaz edota oinez irteten garenean?
Hainbat gauzetarako erabil dezakegu:
– Egiten ditugun ibilbideak grabatzeko (argazkiak eta iruzkinak barne), luzera, desnibela eta denbora zehaztuta.
– Inspirazio, gida edo laguntza gisa erabiliko ditugun beste batzuen ibilbideak bilatzeko.
– Ibilbideak sortzeko: mapan egin nahi dugun bidea egin, gorde eta GPSra pasako dugu gero erabili ahal izateko.
– Gure ibilbideak (ingelesez, track) nahi dugunekin partekatzeko: lagunekin edota txirrindulari guztiekin.
Geroz eta errazagoa da GPSa erabiltzea, bereziki, Wikiloc aplikazioa, eta emaitza gero eta zehatzagoa da gainera.
Ikastaroan:
– GPS sistemaren funtzionamendua labur azalduko dugu: AEB, Europa, Txina eta beste hainbat herrialdetako sateliteak.
– Lehenik, mugikorreko GPSarekin goian esandako guztia egiteko aukera ematen duen Wikiloc programa azalduko dugu. Programa mugikorrean instalatzen eta izena ematen ikasiko dugu.
Wikiloc eguneratu berri dute eta egitura nahiz itxura guztiz aldatu dizkiote. Hortaz, elementu nagusiak arretaz aztertuko ditugu.
Ondoren, ibilbide bat grabatu, Wikiloc-en gorde eta partekatu egingo dugu.
Beste txirrindulari batzuek egindako ibilbideak bilatuko ditugu, bai mugikorretik bai ordenagailutik.
Mapan ibilbide bat sortuko dugu, irtetean arazorik gabe orienta gaitezen.
Mapak deskargatuko ditugu, offline (Internetik gabe) nabigatu ahal izateko.
– Wikiloc eta mugikorraz bestalde, badaude beste programa eta gailu batzuk: Google Maps, Strava, Alpify… Horiek hitz batez azalduko ditugu.
– Bizitzarik al dago mugikorretatik harago? Weareables (jantzi daitezkeen gailuak): erloju adimendunak, GPSdun zapatilak, arropa…
– Beste batzuk: bizikletan nola finkatu, bateria…
Ikastaroan parte hartzeko materiala:
– Smartphone edo telefono adimendun bat behar da.
– Aukeran, ordenagailu edo tableta (deserosoagoa da) bat eraman daiteke.
Noiz? 2018ko ,otsailaren 26a eta martxoaren 5a , 12a
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Kalapieren egoitza, Iparragirre kalea 8, Donostia
Irteera praktikoa. Martxoak 11, igande goizean, ikastaroan ikasi duguna praktikatuko dugu Donostiako bidegorrietatik txirringaz txango bat eginez. Bidea grabatuko dugu eta toki interesgarriak, arriskutsuak, etab. markatu eta argazkiak eta komentarioak ipinizz. Urrengo egunean, ikastaroan lanak aztertu eta komentatuko ditugu.
Prezioa:
– Kalapieko kideentzat: doan.
– Kide ez direnentzat: 10 €
Oharra. Wikiloc aplikazioa mugikorrean deskargatzea gomendatzen dizuegu eta, ahal baduzue, eman izena eta ordaindu urte bateko kuota (5 € direla uste dut). Zalantzarik baduzue, ikastaroan argituko ditugu.
Monitoreak: José Antonio Meoqui eta Carlos Perez Olozaga
Izena emateko:
Deitu 629 271 481 telefonora (Maite) edo bidali mezu bat kalapie@gmail.com helbidera otsailaren 25a baino lehen.