T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

3
Api

Donostian arnasten dugun haizea. 2017an Kalapiek egindako azterketa _18

Iragan astean, Kalapie txirrindularien elkarteak Donostiako udalbatzako Ingurumeneko Kontseilu Sektorialean “Donostiako 2017ko airearen kalitatearen gaineko azterketa” aurkeztu zuen. Azterketak hirian, bizikletaz zein oinez egindako joan-etorrietan eta hainbat ekitaldi zehatzetan (hala nola San Joan bezperako suak eta su artifizialak), denbora errealean egindako mila neurketa baino gehiago barne hartzen ditu.

Azterketak oso harrera ona izan zuen. Bertaratutakoen (22 pertsona) artean zeuden Donostiako Udaleko Ingurumen Saileko arduradun politiko zein teknikoak eta erakunde, elkarte, aholkularitza-enpresa eta abarretako kanpoko langileak.

Bertaratutakoek hainbeste galdera egin zituzten gaiaren gainean, non aurkezpenak (30’) baino gehiago iraun zuen eztabaida interesgarri eta aberasgarri bat sortu baitzen.

Ondoren, azterketaren kopia bana eman zitzaien bertaratutakoei. Azterketa osorik ikus daiteke esteka honetan:

https://1drv.ms/w/s!Av8Cygros5VXrEhEUnn5C9ISzSMc

Bestetik, egindako azterketa desberdinak (San Joan bezperako suak, Aste Nagusiko su artifizialak, Londreseko hiriguneko bizikleta-bideetan zehar pedalei eragitea, Galizia eta Portugalgo baso-suteetatik datozen keak, tenperaturen inbertsioarekin hiriko eta Gipuzkoako bidegorrietan zehar pedalei eragitea, Gabonetan Urumeatik jaurtitako su artifizialak…) sakon aztertzeko interesa duenak, kalapie.org webguneko albisteen atala kontsulta dezake.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies