KALAPIEREN MARTXA DIBULGATZAILE ETA ALDARRIKATZAILEA DONOSTIAKO BIDEGORRIETAN
Wikiloc-eko esteka honetan Kalapiek joan den igandean antolatutako txirrindulari-martxa deskribatzen da: txirrindulari talde handia bildu zen hiriko bidegorri-sarean pedalei eragiteko. Martxaren helburua zen donostiarrek bidegorriak eta hiriko 30 guneak ezagutzea eta eguneroko joan-etorrietarako erabiltzea. Aldi berean, Udalari eskatu nahi zitzaion galdutako denbora berreskuratzezko: kerik gabeko mugikortasun jasangarriago eta osasungarriago bat ezartzeko bidean bizikletaren sustapena egiteko gelditzen den guztia gauzatu ahal izateko baliabide ekonomiko gehiago bideratzea eta, horrela, klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea.