Lehen irteera, Urolako bide berdetik barne
Igande honetan, maiatzaren 13an, badugu emakumeen lehen irteera Urolako Bide Berdetik irteera, “Gaur nire txanda da / Hoy me toca a mí” ekimenaren barruan, Kalapie-k, Gipuzkoa Bizkletaz-ek (DFG-GFA) eta Bizikume-k antolatuta, emakume txirrindulari gehiagok bide berdeak erabiltzeko asmoz egina.
Irtengo gara 10:15etan Zumarragako tren-geltokitik. Paseo-erritmoa eramango dugu emakume guztien erritmorako egokia. Bidean geldituko gara jateko, bakoitzak aldean eramango duena. Oso oinarrizko mekanika-ikastaroa egingo dugu bidean ez dakiten emakumeek gurpilak eta pedalak nola kendu eta jarri, eta manilarra tolesten ikasteko. Hau guztia baliagarria gurpila zulatzen denean edota bizikleta garraiatu behar dugunean.
Kaskoa, bizikleta errebisatua, xira, ura eta janaria eramatea beharrezkoa. Baina emakume bakoitzak erabakiko du nola/norekin joan nahi duen (bakarrik, lagunekin, familiarekin, etab.)
Eguraldia kaskartuko balitz, irteera beste egun baterako atzeratu liteke. Galderak edo kontsultak izanez gero, e-posta bidali helbide honetara: gaurniretxanda@gmail.com
Aurki Gipuzkoako beste bide berdeetatik izango diren emakume txirrindularien irteera gehiago, hala nola emakumeek bizikleta erabiltzeko izango diren aktibitate osagarriak, iragarriko dira.