Pertsona helduentzako tailerra
Bi gurpilen gainean doan zahartze aktiboa.
Erretiroa garai ezin hobea da ordura arte, denbora edo gogo faltagatik, egin ez ditugun jarduera berriak egiten hasteko, edo alde batera utzita genituenei heltzeko. Horregatik, gure adineko pertsonak bi gurpilen mundu liluragarrira hurbiltzeko eta beren egunerokotasunean bizikletaren erabilera beldurrik gabe sartzeko, bereziki kolektibo horri zuzendutako tailerra eskainiko du BICIBIZIk Kalkutako Teresaren plazan.
Sei orduko iraupena izango du guztira hastapeneko ikastaroak, eta maiatzaren 26an eta 27an izango da. Ez izan zalantzarik, eman ezazu izena… plazak mugatuak dira!
- EGUNA eta ORDUA: Maiatzak 26 eta 27 (10:00etatik 13:00etara)
- TOKIA: Kalkutako Teresaren plaza (Donostia)
Izena emateko:
KALAPIE
-Helbidea: Iparragirre, 8 (Gros). Ordutegia: 17:30etik 20:00etara (astelehena eta asteazkena)
-Telefono zenbakiak: 629 271 481/ 943 451 511