Iraila 22an Donostiako itzulia txirringaz “inaguratuko dugu”: ROUTE 25
“Errealitate bihurtutako ametsa”: Europako beste hirietako itzulien sarean sartu gara!
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun astea ospatuko da Donostian. Egitaraua oso zabala da honako orrialdean ikus dezakezuenez:
http://www.donostia.eus/home.nsf/0/46C42E4D07B6AFB5C125830500401281?OpenDocument&idioma=eus
Azken egunean, 22, larunbatean, bidegorri bidezko Donostiako itzulia “estreinatuko” dugu.
Kalapierentzat “errealitate bihurtutako ametsa”. Duela zenbait proposatu genion Udaletxeari, beste Europako hainbat hirien moduan, Donostiak ere behar zuela han-hemengo txirrindulariei hiria inguratzea eta erakustea ahalbideratuko zuen bidegorria. Udaletxeak onartu du gure proiektua: ibilbidea, interes guneak, liburuxka bat argitaratu du, eta badirudi seinaleak kokatuko dituela, itzulia galbiderik gabe egin ahal izan dezagun.
Arro egon gaitezke, horrelako sareak dituzten Europar hirien antzera, Donostiak badituelako jada hiria inguratu eta erakusteko txirrindula bidegorriak.
25 ROUTER inauguratzeko, goizeko 10:00etan aterako gara Alderdi Ederretik, eta 2-3 ordutan inguratuko dugu Donostia; gure hiria gozatzeko, interesgarriak izan daitezkeen zenbait lekutan geldialdiak eginez.
Badakizue, irailaren 22an, 10:00etan Alderdi Ederren.