Bizikleta-txangoa ORIA ibaiaren arroan eta zubietan barrena Kalapierekin
Martxoaren 3an
Irteera: goizeko 9:00etan KURSAAL AUDITORIUMEAN
35 km.
Urtean zehar, KALAPIEK hainbat jarduera proposatzen ditu, besteak beste: bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, Wikiloc erabiltzeko GPS ikastaroak, ingurumen-lantegiak, bizikletaren mekanika, igandeetako irteerak, irteerak emakumeekin, Route 25 (Donostiari bira bidegorrietan zehar), airearen kalitatearen azterketa, etab.
Aurten, jarduera berri bat proposatzen du:
Pedalei eraginez DONOSTIA HOBETO EZAGUTZEA KALAPIEKO gidarien laguntzarekin. Horretarako, txango mistoak egingo ditugu, Donostiako bizikleta-bideetan eta zirkulazio gutxi duten hiriko errepideetan zehar, gune ezkutu edo ezezagunak ezagutzeko.
Zailtasun ertaineko 4 talde-irteera egingo ditugu, bizikletan ibiltzeko ohitura duten pertsonekin.
25 eta 35 km inguruko txangoak izango dira.
Urtaro bakoitzean (udazkenean, neguan, udaberrian eta udan) irteera bat antolatuko dugu.
Oraingoan iragartzen duguna bigarren irteera da, NEGUKOA.
Ibilbide zirkular mistoa da, hots, bizikletak onartzen dituzten zirkulaziorik gabeko errepide eta bidegorrietan zehar doa.
Ibilbidea: Kursaal – Antiguo – Infernua – Añorga txiki – Errekalde – Zubieta – Usurbil – Aginaga – Arratzain gaina – Igara – Ibaeta – Kursaal
Teneis la ruta en wikiloc?? Eskerrik asko!!
No, ya lo siento. La colgaremos después dela salida
Josea