T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Urt

Ikastaroa: GPSa eta bizikleta, Wikikiloc

Aurten ere Wikiloc ikastaroa antolatu dugu, oso erabilgarria baita bai txirrindularientzat eta baita ibiltarientzat ere.

DATAK: otsailaren 19an eta 26an  eta martxoaren 5ean
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Iraupena: 6 ordu

Oharra: martxoaren  3an aurtengo 4. irteeretatik bigarrena antolatu du Kalapiek. Helburua Donostia eta inguruak ezagutzea da, oraingoan Oria ibaiaren bazterretik. Gonbidatuta zaudete ibilaldia egitera  eta ikasitakoa praktikan jartzera.

Tokia: Kalapieren egoitza. Iparragirre kalea, 8. Donostia
Prezioa:
– Kalapieko bazkideek doan
– Bazkide ez direnek 15€

Emaileak: Jose Antonio Meoqui eta Carlos Perez

Izen ematea:
Deitu 629 271 481 (Maite) edo idatzi  kalapie@gmail.com helbidera

Gehituko ditugu GPSaren onurei buruzko zertzelada batzuk, dagoeneko guztiok ezagutzen badituzue ere.

Zertan lagun diezaguke GPSak bizikletaz edota oinez irteten garenean?

Hainbat gauzetarako erabil dezakegu:

– Egiten ditugun ibilbideak grabatzeko (argazkiak eta iruzkinak barne), luzera, desnibela eta denbora zehaztuta.
– Inspirazio, gida edo laguntza gisa erabiliko ditugun beste batzuen ibilbideak bilatzeko.
– Ibilbideak sortzeko: mapan egin nahi dugun bidea egin, gorde eta GPSra pasako dugu gero erabili ahal izateko.
– Gure ibilbideak (ingelesez, track) nahi dugunekin partekatzeko: lagunekin edota txirrindulari guztiekin.
Geroz eta errazagoa da GPSa erabiltzea, bereziki, Wikiloc aplikazioa, eta emaitza gero eta zehatzagoa da gainera.

Ikastaroan:
– GPS sistemaren funtzionamendua labur azalduko dugu: AEB, Europa, Txina eta beste hainbat herrialdetako sateliteak.
– Lehenik, mugikorreko GPSarekin goian esandako guztia egiteko aukera ematen duen Wikiloc programa azalduko dugu. Programa mugikorrean instalatzen eta izena ematen ikasiko dugu.
    Wikiloc eguneratu berri dute eta egitura nahiz itxura guztiz aldatu dizkiote. Hortaz, elementu nagusiak arretaz aztertuko ditugu.
     Ondoren, ibilbide bat grabatu, Wikiloc-en gorde eta partekatu egingo dugu.
     Beste txirrindulari batzuek egindako ibilbideak bilatuko ditugu, bai mugikorretik bai ordenagailutik.
     Mapan ibilbide bat sortuko dugu, irtetean arazorik gabe orienta gaitezen.
     Mapak deskargatuko ditugu, offline (Internetik gabe) nabigatu ahal izateko.

– Wikiloc eta mugikorraz bestalde, badaude beste programa eta gailu batzuk: Google Maps, Strava, … Horiek hitz batez azalduko ditugu.
– Bizitzarik al dago mugikorretatik harago? Weareables (jantzi daitezkeen gailuak): erloju adimendunak, GPSdun zapatilak, arropa..
– Beste batzuk: bizikletan nola finkatu, bateria…

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies