URUMEAKO IBAI ERTZETIK PEDALEI ERAGITEN
Eguna: EKAINAK 30
Hizkuntza: Gaztelania
Topagunea: Kursaal, 09:00etan
Amaiera-ordua: 14:00ak inguruan
Kalapieren eskutik, Urumeako ezkerreko ibaiertzean zehar ibiliko gara bokaletik Fagollagaraino; gero, eskuineko ibaiertzetik itzuliko gara, lehengo eta oraingo mugarri industrial garrantzitsuenak komentatuz.
Txango hau egiteko, bizikletan ibiltzen jakitea besterik ez da behar. Bidea ia guztiz laua da, Fagollagara iritsi aurretiko aldapa laburra izan ezik. Ibilbide osoa bidegorri eta landa-bideetan zehar egingo dugu, baina Fagollaga eta Lastaola industrialderako sarbidearen artean 1200 metro inguruko errepide-zati laburra egingo dugu.
Kaskoa janztea gomendatzen dugu.