T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Uzt

Zurriola etorbideko bidegorriaren gainean

Zurriola etorbideko bidegorri-zatia Bulebar-Zurriola ardatza xede duen proiektu global
baten barruan sartzen da, eta Kalapiek aspaldi azaldu zion Mugikortasun Zuzendaritzari
gure ustez zein den soluziorik onena.
Kontuan hartuta ardatz horretan oinezkoen dentsitatea aipagarria dela eta handituz doala
eta uneko bizikleta-bidearekin hainbat interferentzia-puntu dituela, gatazkak saihesteko
helburuaz, ardatz horretan bizikleta-bide berri bat egitea proposatzen dugu.
Proposatzen dugun aldaketa Bulebarrean, Legazpi kalearen mailan, hasten da eta
Zurriola etorbidean, Ramon y Cajal kalearen mailan, amaitzen da.
Lehenengo zati hori aldatzen badugu, Bulebarreko uneko bidegorria mantendu ahalko
dugu Okendo kaleko izkinaraino; eta, horrela, Bulebarreko bidegurutzea eta Bretxa
eraikinaren aurreko igarobidea, oinezkoen dentsitatea handia izanik gatazkatsua den
eremua, desagertuko lirateke. Agian, horretarako, motordunen zirkulaziorako errei bat
kendu beharko da, baina horrek ez die DBUS autobusentzat erreserbatutako erreiei
eragingo.
Proposamenean, Reina Regente kaleko zatian, uneko bidea motordunen zirkulazioaren
kontrako fluxuak banantzen dituen erdibitzailearen alde batera eta bestera eramaten da,
baina horrek ez die eragiten ez Bulebarreko aparkalekuaren sarrerari ez garraio
publikoarentzat erreserbatutako erreiari. Zati horretan, Victoria Eugenia antzokiaren
kontrako aldea aukeratzen bada, motordunen zirkulaziorako errei bat kendu beharko da;
baina, erdibitzailea kenduta, posible liteke agian egungo erreiak mantentzea.

 

Reina Regente kaleko etxebizitzen aldean dagoen bidegorria kentzen bada, espaloia
zabaldu ahal izango da; izan ere, oinezkoen zirkulazioa handia da eremu horretan, batez
ere Kursaal eraikinaren inguruan urtean zehar antolatzen diren ekitaldi ugarien
ondorioz.
Hasieran, hauxe proposatu genuen Zurriolako zubirako: bidegorria zubiaren erdialdera
eramatea eta, ondorioz, errei guztiak mugitzea (erreirik kendu gabe); horrela,
bidegorriak ibilgailuen zirkulazioren kontrako fluxuak bananduko lituzke. Hau da, une
honetan Santa Katalina zubiak duen konfigurazio berbera kopiatzea.
Aldaketa horrekin, oinezkoen eta txirrindularien fluxuak banatzea lortzen dugu, batez
ere zubiaren bi muturretan (Pasealeku Berriaren hasierako izkina eta Pasealeku Berria
eta Zurriolako morrua elkartzen diren puntua), non interferentziak eta gatazkak
etengabeak baitira.
Mugikortasun Zuzendaritzak bertako idatzizko komunikabide batean proposamen bat
iragarri zuen: bidegorria hegoaldeko espaloira eramatea eta, ondorioz, espaloiari 1,4
metro kentzea (3,45 metrotik 2,05 metrora), iparraldeko espaloia, zirkulazio handiena
duena, zabaltzeko (3,68 metrotik 4,68 metrora). Hots, oinezkoentzako espaloi-tartea 40
cm murriztea, iparraldeko espaloia metro 1 zabalduta eta hegoaldeko espaloia 1,40

metro estututa (2 metroko espaloia utzita). Aldaketa hori nabarmen eskasa iruditzen
zaigu Zurriola bezalako zubi batentzat eta erdigunera edo alde zaharrera oinez joateko
espaloi hori erabiltzen duten Groseko auzotarren fluxuarentzat.
Bideetan egin diren azken aldaketetan ez da inoiz murriztu oinezkoentzako tartea,
aitzitik, aldaketa guztiek oinezkoen tartea zabaltzera jo dute eskuarki. Horren adibide
da Norteko geltokiko zubia, non ikuspegi irekiaren seinale hainbat zirkulazio-errei
kendu baitira oinezkoen tartea handitzeko: errei bakarra dago norabide bakoitzeko eta bi
errei horietan autobus eta ibilgailu partikularrek zirkulatzen dute; eta, horrez gain,
geltokirako erreiak autobusen eta auto partikularren aparkalekurako fluxua barne
hartzen du.
Mugikortasun Zuzendaritzak iragarritako hasierako proposamena berriz hausnartuko
duela adierazi duenez, Kalapiek gogorarazi nahi du, gure ustez, espaloiak zabaltzeko eta
txirrindulari zein oinezkoentzako bidegorri egoki eta seguru bat lortzeko, gutxienez,
ibilgailuen zirkulaziorako errei bat kendu behar dela.
Zurriola etorbidean, proposamenak egungo bidegorria Kursaal eraikinaren espaloitik
mehelinera, zenbaki bikoitien aldera, eramatea planteatzen du. Eguzkiren esanetan,
Zurriola etorbidera Ramon Mª Lili kaletik sartzen diren ibilgailuek bidegorria
inbaditzen dute; zubian bidegorria hegoaldeko espaloitik aldenduko bagenu, arrisku hori
saihestuko genuke. Horrela, txirrindulari eta oinezkoen arteko interferentziak ekidingo
genituzke zati horretan guztian Ramon y Cajal kalearen izkinaraino, oinezkoen
zirkulazio handia eta autobusak gelditzeko markesina puntu kritikoan duen eremua.
Azken Zinemaldietan zehar, uneko bidegorriari dagokion zatian agintari eta
gonbidatuentzat jarritako sarbide-korridorearen ondorioz, eraikinaren fatxada osoan eta
Zinemaldiak iraun duen bitartean, bizikleta-bidea gure proposamenean iradokitako
etorbideko eremura eraman da, eta horrek ez du motordunen zirkulazioa inola ere
oztopatu.
Ramon y Cajal kalearen mailan, eta kale horretan zehar Katalunia plazatik datorren
bidegorriari jarraiki, proposatutako bideak etorbidea zeharkatzen du eta Saguesera doan
uneko trazadurarekin bat egiten du, non zuhaitz eta parterreek oinezkoen eta
txirrindularien fluxuak banantzen dituzten.
Kalapiek gogorarazi nahi du zatiren batean motordunen zirkulaziorako erreiak kentzeko
proposamena trafikoa lasaitzeko, motordun ibilgailu partikularren erdigunerako sarbidea
geldiarazteko eta ibilgailu partikularren erabilera murrizteko politikarekin ados
datorrela, eta horixe dela Donostiako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren
orientazioa.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies