T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

31
Uzt

KALAPIE URUMEAKO INDUSTRIA-ONDAREAN BARRENA PEDALEI ERAGITEN

 

 

Laugarren irteera honetan, Kalapiek Urumeako industria-ondarea ezagutzeko txango bat antolatu du; izan ere, Urumea ibaia salgaiak garraiatzeko bide nagusia izan zen.

Cristina Enea fundazioaren Hidrologikoak programarekin elkarlanean, Urumearen ezkerreko ibaiertzean zehar ibili gara bokaletik Fagollagaraino; eta, gero, eskuineko ibaiertzetik itzuli gara, lehengo eta oraingo mugarri industrial garrantzitsuenak.

 

Kalapieko kide trebatua den Giulianok gidatu eta iruzkindu dutxirrindulari-martxa zuhurtzia handiz, eta harekin batera elkarteko beste kide batzuk eta 20 txirrindulari joan gara. Geldialdi tekniko ugari egin ditugunez, gidariak azalpen interesgarri eta zehatzak eman dizkigu, txangoa Loiolako kultur etxean amaitu arte. Kultur etxeko zuzendaria, Jon Urbieta, lagun izan dugu ibilbidean zehar, hamaiketakoan eta Urumeako ibarraren historiaren eta ondarearen aberastasunaren balioa azpimarratzen duen argazki-erakusketa bisitatzen.

 

Bizikletetan PM 2,5 partikulak neurtzen dituzten gailuak eraman ditugu, Kalapieren irteeretan egin ohi dugun bezala, eta emaitzak parte-hartzaileekin iruzkindu ditugu geldialdi teknikoak egitean.

Hauteman dugu kutsadurak bat-batean gora egin duela baratze-eremu batean, non uztondoak erretzearen ondorioz, erre-usaina nabaritzen baitzen, bai eta Hernaniko industria-instalazio baten inguruan ere.

 

Hola hemen giro onean eta parte-hartzaileen interes handiarekin egin den txango zoragarriaren wikiloc esteka.

https://es.wikiloc.com/rutas-ciclismo/kalapie-pedaleando-por-el-patrimonio-industrial-del-rio-urumea-38187488 https://es.wikiloc.com/rutas-ciclismo/kalapie-pedaleando-por-el-patrimonio-industrial-del-rio-urumea-38187488

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies