KALAPIE TXIRRINDULARI-MARTXA EGITEN CASCAISEKO “LA BICI Y LA CIUDAD” KONGRESU IBERIKOAN
Kalapiek komunikazio bikoitza aurkeztu zuen maiatzaren 2an, 3an eta 4an Portugalgo CASCAIS hirian egin zen “La bicicleta y la ciudad” XVI. Kongresu Iberikoan.
Alde batetik, “La contaminación en el interior del metro de Madrid y de Donostia- San Sebastián. ¿Es más saludable moverse en superficie en bici o a pie?” izeneko dokumentua, bi hirietako metroen barruan egin berri dugun azterketa azaltzen duena.
Eta, bestetik, Lisboako metroko lau lineatan eta kanpoko hainbat puntutan (kalean) egindako neurketen emaitzen aurrerapena.
Y
Horretarako, kongresura zetorrela aprobetxatuta, Kalapiekneurketak egin zituen Federación Portuguesa de Cicloturismo y Usuarios de la Bicicleta (FPCUB) erakundeko kideek eskatutako metro-geltokietan.
Interes handia piztu zuten bi komunikazioak aurkeztu ondoren, bertaratutakoen artean eztabaida aktibo eta parte-hartzailea sortu zen.
Lisboako metroan aurkitutakoaren aurrerapen-laburpen gisa, esan dezakegu, oro har, PM 2,5 partikulen maila Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk) gomendatzen duen maila baino handiagoa eta, kasu batzuetan, bikoitza zela.
Ezein kasutan ere ez zen OMEk ezarritako muga baino txikiagoa, baina ez zen ezta ere mugaren bikoitza baino handiagoa; Madrilen (muga 5 aldiz), Londresen (muga 20 aldiz) edota Parisen (muga 30 aldiz) ez bezala.
Kalapiek laster bidaliko die federazio portugaldarreko lagunei Lisboako metroko poluzioaren gaineko azterketa osoa.
Kongresuari amaiera emateko, maiatzaren 4eko goizean, larunbatean, kongresuaren egoitza izan zen “Casa das Historias Paula Rego” etxetik Guincho hondartza ederrera txirrindulari-martxa zirkular polita egin genuen. Harakoan, itsasertzeko bizikleta-bideetatik joan ginen eta, itzulian, “Duna da Cresmina” interpretazio-zentroa duen duna-multzo hunkigarri bat zeharkatu ondoren, barnealdetik joan ginen itsasertzeko bizikleta-bidea berrartu arte.
Bizikletetan generamatzan monitoreen arabera, poluzio-mailara hutsaren hurrengoa zen, brisa atsegingarriari esker, autobus bat igaro zenean izan ezik (irudian igoera bat ikus daiteke).
Hemen txirrindulari-martxaren wikiloc esteka:
https://es.wikiloc.com/rutas-ciclismo/travesia-circular-cascais-playa-del-guincho-cascais-del-xvi-congreso-iberico-la-bici-y-la-ciudad-en-36071122