T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

2
maiatza

Eusko Jaurlaritzak aurreikuspen eta ekintza ezaz gure nahigabea adierazten dugu

Biziz Bizi, Kalapie, Bizikleteroak, Gurpil Artea eta Balazta Euskadiko hiri-txirrindularien kolektibook, gure nahigabea adierazi nahi dugu, gaur bertan  EAEko zenbait espazio publikotan bizitutako egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak aurreikuspen eta ekintza ezaz jokatu izanagatik, jende pilaketak gertatu zitezkeela aurreikusia eta ohartarazia bazen ere.

Nekane Murga Osasun sailburuak prentsaurreko batean gaur azaldu duenez, “Dena ezin da erakundeetatik etorri, eta eremu horietara joateak ekar dezakeen arriskuaz jabetzeko eskatzen diet pertsona guztiei, nire ustez erakargarriagoak izan baitaitezke kirola egiteko edo egoteko”.

Gure elkarteetatik gogorarazi nahi dugu duela astebete eskatu geniela osasun, mugikortasun, iraunkortasun, herritarren segurtasun, ingurumen eta Eusko Jaurlaritzako ogasun arloetako administrazio arduradun eta eskumena dutenei, krisiari aurre egiteko, eta Covid-19aren deseskaladari aurre egiteko, herritarrei osasun eta bide-segurtasunerako ahalik eta bermerik handieneko egonaldia eta mugikortasuna ahalbidetzeko beharrezko neurriak berehala gaitzeko espazio publikoan.

Gaurko egunez, Eusko Jaurlaritzan ez da horren inguruko mugimendurik ikusi; izan ere, hiri asko ari dira horrelako neurriak ezartzen, eta maiatzaren 1eko BOEk horri buruzko argibide argiak jasotzen zituen, gure kolektiboek egindako proposamenen norabide berdinean:

“Segurtasun-distantziari eutsi ahal izateko, toki-erakundeek espazio publikoaren banaketa erraztuko dute oinez doazenen eta bizikletaz doazenen alde, lehentasun-ordena horretan.”

Eusko Jaurlaritzak jakin behar du espazio publikoaren banaketa ezin dela autoaren aldekoa izan, eta paseatzen, kirola egiten edo oinez edo bizikletaz mugitzen diren pertsonen pilaketak saihesteko, leku gehiago eman behar zaiela.

EBko beste estatu kide batzuk aurrekontu-partida garrantzitsuak bideratzen ari dira bizikletaren erabilera bultzatzeko, adibidez, Frantziak 20 milioi euro bideratuko ditu horretarako.

Beste hiri batzuk prestatzen ari diren neurrien adibideak:

01/05/2020 VALLADOLID Valladolid prepara su ‘Valladolid central’
01/05/2020 MÁLAGA Málaga habilitará 50 kilómetros de calzada para bicis y patinetes
02/05/2020 PAMPLONA La avenida de Bayona, vía ciclista provisional de bajo coste
23/03/2020 GRANADA Carriles bicis y patinetes para frenar la vuelta del coche tras el coronavirus
24/04/2020 PAMPLONA Pamplona impulsará carriles bici temporales para minimizar contagios
25/04/2020 BARCELONA Barcelona ampliará aceras y carriles bici para minimizar los contagios
24/04/2020 MURCIA Cerrarán al tráfico la Gran Vía de Murcia los domingos para facilitar la salida segura de los niños
27/04/2020 VALENCIA València recuperará de manera inminente espacio peatonal en Pérez Galdós, Giorgeta y San Agustín
29/04/2020 ZARAGOZA El Ayuntamiento crea grandes zonas peatonales para los primeros paseos en estado de alarma
01/05/2020 GALDAKAO Algunas calles se convertirán en peatonales los fines de semana, para poder mantener las distancias en los paseos

 

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies