T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

15
maiatza

#OrainBizikletaz edo EZ: Dbizi “sine die” etenda (bigarren sarrera)

Kalapiek adierazi nahi du ez datorrela bat Udalak Dbizi hiriko bizikleta-zerbitzu publikoa “sine die” eteteko hartutako erabakiarekin. 

Larrialdi-egoera hasi bezain pronto, Kalapiek Dbizi berrantolatzeko eskatu zion Udalari, adibidez, osasun-langileek Ospitalera igotzeko zerbitzua erabili ahal izateko. Aldiz, Udalak ez zuen zerbitzua berrantolatu; izan ere, Donostia bizikleta-zerbitzua bertan behera utzi zuen estatuko lehen hirietako bat izan zen.

Udalak zerbitzua behin betiko etenarazi izanak (prentsan irakurri dugu 2021era arte atzera daitekeela) pentsarazi digu Udalak ez duela asmorik zerbitzua ahalik eta azkarren berriro martxan jartzeko. 

Koronabirusaren krisiaren ondoren, garraio publikoko erabiltzaileen kopuruak behera egin du nabarmen eta horrek gainkostua handia eragin du; horregatik, Udalari eskatu nahi diogu Dbizi martxan jartzeko ere baliabideak esleitzea. Uste dugu Udalak hausnarketa sakona egin behar duela krisiaren kudeaketari dagokionez eta jarreraz aldatu Dbizi zerbitzuaren erabilera bultzatzeko.

Udalari eskatzen diogu Dbizi berriro irekitzea, kontratua kudeatu eta zerbitzua abiarazi ahala, bai eta zerbitzua hiri osora zabaltzeko plana indarberritzea ere; batez ere, kontuan hartuta orain bizikleta-erabiltzaileen kopuruak gora egingo duela, itxialdiaren ondoren, herritarrek hirian zehar oinez eta bizikletaz ibiltzeko irrikan baitaude.

Hauxe gure galdera: garraio publikoan iristen diren eta unibertsitatera Dbizi zerbitzua erabiliz hurbiltzen diren ikasleei, bizikletarik ez duten eta zerbitzua erabili nahi duten lagunei, turistei…

Zer irtenbide eskainiko die Udalak pertsona hauei?

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies