T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

5
Uzt

#DonostiakoSemaforoak azterketa sakona: Analisia, ondorioak, proposamenak

Covid19aren egoerari aurre egiteko Udalari helarazitako proposamenen artean, txirrindularientzat, eta batez ere, oinezkoentzat, hiriko semaforoak egokitu zitezen eskatu genuen. Hori dela eta, Irutxuloko Hitza-rekin elkarlanean, #DonostiakoSemaforoak ekimena jarri dugu martxan, eta hauen denbora, sinkronizazioa, kokapena, zentzua eta beste ezaugarriren analisi sakona egin dugu. Aldez aurretik, espero dugu analisi hau, ondorioak, eta proposamenak, udalari gogoeta sakon bat egiteko erabilgarri izatea, errealitate baten islada baita era aktiboan mugitzen garen ororentzako. Analisia gainera, hainbat bideoen bidez jaso dugu, datuak eta errealitatea argi eta garbi islatu daitezen.

  1. ANALISIA. Semaforoak, bai ala ez? Beharrezkoak al ditugu?

Lehenik eta behin esan behar dugu oinezko eta txirrindulariek semafororik ez dugula behar hirian barrena mugitzeko. Semaforoen jatorria ibilgailu motordunen etorrerarekin ezarri zen. XX. mende hasieran kotxe industriaren garapenareakin bat semaforoak azaltzen hasi ziren gure hirietan bilgailu honek hartzen dituen abiadura altuak erregulatzeko elementua bezala. kotxeagatik izango ez balitz hiritarrek ez genuke semaforoen inongo beharrik edukiko. Beraz, Kotxearen etorrerak hirietara bi aldetatik mugatu ditu oinezko eta txirrindularien eskubideak:

  • Hiriaren espazioa mugatu egin da. Agerian dago errepideak ibilgailu motordunentzat bakarrik daudela bideratuta eta egokituta.
  • Semaforo kopuruak eta beraien denbora erregulazioak, hiritik libreki mugitzeko askatasuna mugatzen dute.

Honen inguruan gogoeta sakonago bat egiteko, GEA21 kontsultoraren hurrengo artikulua irakurtzea gomendatzen dugu: 

Semaforos: ¿Para qué? ¿Para quien?

Ondorioa: 

  • Semaforoak ez dira oinezko eta txirrindularientzat onuragarriak, ezta ibilgailu motordunentzat.
  • Abiadura motelean ez dago semaforoen beharrik hiritarrek komunikazio bisualaren bidez erregulatzen dute zirkulazioa eta kotxeak 30Km/h beherako abiaduran joko horren barruan sartzen dira. Semaforoak eta abiadura dira dinamika hau guztiz apurtzearen errudun. GEA21aren artikulutik aipatu nahi ditugunak:
    • “El contacto visual es una de las mayores garantías de seguridad”
    • “Si se elimina la prioridad se elimina el conflicto y se obliga a los ciudadanos a actuar de manera responsable y segura”
  • Autoek abiadura altuan zirkulatzean irabazten duten denbora semaforoetan galtzen dute. Azkarrago iritxiko lirateke abiadura motelean modu konstantean zirkulatuz eta zebrabideetan komunikazio bisualaren bidez funtzionatuz. 
  • Beste hiri europar batzuetan egindako esperientziak frogatzen du semaforoak kenduta segurtasuna eta zirkulazioa hobetu egin dela.

Idatzi honen proposamenik nagusiena: 

2. ANALISIA. Semaforoen ziklo denbora

2002. urtean (duela ia 20 urte), aipatutako GEA21 kontsultorak Donostia oinezkoentzat hiri egokia izateko estrategia txosten bat egin zuen. Beste gomendioekin batera, atal batean dagoeneko irakurri daiteke semaforoen zikloen denboren inguruko gomendio eta hausnarketak. Irakurtzea gomendatzen dizuegu.

Gure aldetik, hirian barrena Donostiako 10 semaforoen zikloak grabatu eta analizatu ditugu. Analisi honetan semaforo bakoitzaren ziklo osoa grabatu dugu, eta zikloaren barruan semaforoa oinezkoentzako zenbat segundutan dagoen berdean eta zenbat gorrian ipini dugu. Honekin batera, zikloarekiko %-a atera dugu. Azkenik, zebrapasoaren luzera kalkulatu dugu gurutzatzeko beharrezkoa den abiadura ezagutzeko. 

Semaforoa denbora berdean denbora gorrian guztira % berdean % gorrian luzera (m) s/m m/s
Askatasun Hiribidea 14 75 89 16% 84% 11 1,27 0,79
Anoeta 17 72 89 19% 81% 17 1,00 1,00
Hernani-Andia 27 65 92 29% 71% 12 2,25 0,44
Herrera 1 18 69 87 21% 79% 11 1,64 0,61
Herrera 2 22 66 88 25% 75% 13,5 1,63 0,61
Gernikako Arbola 18 71 89 20% 80% 8,5 2,12 0,47
Zarautz Hiribidea 23 66 89 26% 74% 11 2,09 0,48
Tolosa Hiribidea 12 77 89 13% 87% 7 1,71 0,58
Maria Kristina zubia 19 70 89 21% 79% 9 2,11 0,47
Iztueta-Frantzia pasealekua 16 74 90 18% 82% 8 2,00 0,50
BATAZBESTEKOA 18,6 70,5 89,1 0,21 0,79 10,8 1,8 0,6

Ondorioak:

  • Datuak argiak dira eta argi gelditzen da semaforoak ez daudela oinezkoentzat batere egokituta, batazbestekoan berdean ez baitira 19 segunduetara iristen. Bestetik, gorriz dagoen denbora hain luzea denez, zebrabideetara iristen garen gehienetan gorrian aurkituko dugu semaforoa.
  • Nahiz eta ikerketarako kontuan hartu ez dugun, semaforoa aldizkako faseen denborak oso motzak dira eta askotan nahiz eta zebrabidea berdean gurutzatzen hasi, gorrian bukatzen dugu.
  • Itxarote denbora luzeak, jendea gorrian gurutzatzera bultzatzen du, eta ondorioz egoera arriskutsuak sortarazteko aukera handitu egiten da.

Proposamena:

  • Semaforo ziklo guztietan, gutxienez, oinezko eta txirrindularientzat zikloa osoaren %50 berdean egotea. Hau da, gutxi gora behera, zikloa 90ekoa izanez gero, oinezkoarentzat 45 segudukoa izatea berdean dagoen denbora.
  • Zebrabide bakoitzean aldizkako faseak ezartzea, mugikortasun zailtasunak dituzten pertsonek denbora nahikoa izan dezaten zebrabidea berdean gurutzatzeko beste aldera gorriz iritsi gabe.

3. ANALISIA. Pultsadoreak dituzten semaforoak

Pultsadoreak dituzten semaforo asko daude Donostian. Hauek, aurrekoekin konparatuta, oraindik eta okerragoak dira oinezkoentzat, probabilitate aldetik, ziurrena delako beti gorrian aurkituko ditugula. Behin semaforora iritsita, botoia pultsatu behar dugu eta zihurrena itxaron denbora luzea izango dela.

Ondorioak:

  • Aurretik emandako ondorio berberak izango genituzke.

Proposamena:

  • Hiriko pultsadoredun semaforo guztiak desagertzea.
  • Baten bat mantentzen bada, semaforoaren pultsadoreari eman bezain pronto, berdean jartzea.

4. ANALISIA. Semaforoen sinkronizazioa

Kasu honetan, hainbat bideetan txirrindularientzat semaforoen sinkronizazioa analizatu dugu eta ohartu gara ez dela batere egokia ibilbide mugatu batean behin eta berriz gelditzea. Egoera honek ez du batere laguntzen hiriko mugikortasuna txirrindularientzat egokia izatea. Beste lurralde batzuetan, gai honi izugarrizko garrantzia ematen zaio, Copenhaguen kasu. 

  • Semaforoen berrantolaketaren ondorioz txirrindulari batek 2,5 km egiteko 8 minutu baino gutxiago behar ditu eremu batean. Hemen Copenhague-eko eredu bat, txirrindulariek semaforoa berdean pasako duten edo ez jakin dezaten: 

https://www.youtube.com/watch?v=6Kx1XZeFkXk

Ondorioak:

  • Pertsona asko hirian zehar txirrindaz mugitzea aukeratzen du, beste arrazoien artean, ibilgailu motordun baten aurrean askatasuna eta azkartasuna ematen duelako eguneroko joan etorriak egiteko. Askotan semaforoak txirrindularientzat egokituak ez daudenez, zebrapasoak gorrian gurutzatzea bultzatzen dute.

Proposamena:

  • Hiriko semaforo guztiak, txirrindularien 12-15km/o abiadurarako mugimendu batentzat sinkronizatzea.
  • Pultsadoredun semaforoak kentzeko proposamena aurrera eramaten ez bada, mantentzen direnen artean, hiriko pultsadoredun semaforoak berrantolatzea pultsadorean txirrindulariek era erosoan eta eskubiko aldean eragin ahal izateko.

5. ANALISIA. Zebrapaso eza

Semaforoez beteriko hiri batean, pasealeku edo etorbide bat gurutzatzeko biderik bakarra zebrabidea da. Baina zer gertatzen da ez dagoenean? Gurutzatzeko aukerarik ez dagoela eta ibilbidea luzatzera eramaten duen itzuli bat ematera behartuta sentitzen dela oinezko edo txirrindularia. Hona hemen bi kasu:

  • Zorroagako pasealekuan, 550 m-ko tarte batean, ibilgailu motordunen onurarako, ez dago errepidea gurutzatzerik. Aurretik, desagertu egin diren semafororik gabeko 3 zebrabide egon izan dira.

  • Mundaizeko zubitik Araba parkera gurutzatzeko, aurretik zegoen zebrapasoa, San Martin kaleko obrak zirela-eta, kendu egin zuten. Horrek ohiko bide arrunta (gorrian), berdeko bidea egitera behartzen ditu onezkoak, guztira, bide luzeago bat eta 3 semaforodun zebrapaso gurutzatzeko beharrarekin. Kasu honetan, argia da Udalak, beste behin, oinezkoaren eskubide eta onurak begiratu beharrean, kotxearen aldeko erabakia hartu du. 

 

Ondorioak:

  • Zebrapasorik ez egotea edo hau kentzea oinezkoen eskubideen kontra joatea da.

Proposamena:

  • Azken urtetan kendu diren zebrabide guztiak berreskuratzea, eta ahal den neurrian, semafororik gabeak.

Azkenik, zebrapasoei dagokienez, hiri osoan zehar zebrapasoak altuera berdinean jartzea komenigarria izango litzateke. Fisiko eta arkitektonikoki, ibilgailu motordunak dira oinezkoen bidera moldatu behar direnak, eta ez oinezkoak ibilgailuei. Bestetik, zebrapasoen igoerak ibilgailu motordunen abiadurak gutxitu egiten dira, eta oinezkoek askoz ere seguruago ibili daitezke hirian zehar.


6. ANALISIA. Semaforo batzuen funtzionamendu ezulertzea.

Egon badaude bidegurutze batzuk zeinetan momentu batzuetan semaforoak gorrian dagoen bai ibilbailu motordunentzat, bai oinezkoentzat. Egoera hau ez da ulertzen.

Bestetik, zebrapasoak oinezko, txirrindulari eta ibilgailuentzat daude, beste batzuetan, oinezko eta txirrindulariak batera, bestetan txirrindularia eta ibilgailu motordunak. 

Ondorioak:

  • Egoera honek konfusiora eramaten ditu, oinezkoak eta txirrindulariak. Oinezko asko, naiz eta beraientzako gorrian dagoela ikusita, ibilgailuak geldirik daudenez, zebrapasoak gorrian gurutzatzeko ohitura duta.
  • Semaforoak era desberdinetan sinkronizaturik egoteak txirrindulariak konfusiora eramaten dituzte, eta askotan, oinezkoena berdean dagoenenan zebrapasoa gurutzatu ohi dute. Bestetik, azken hauek ere dira gehienetan kaltetuenak gurutzatzeko denbora gutxien izaten bait dute. Eta adibide bezela Legazpi kaleko altueran dagoen Boulebarreko semaforoa edo Hernani-Andia kaleetako bidegurutzean dagoena. Azken honetan adibidez, ziklo baten buruan, 82 segunduz gorrian eta 8 segundu eskax berdean izango dituzte txirrindulariek zebrapasoa gurutzatzeko. Tour-eko txirrindulariek ere zaila izango lukete ain azkar gurutzatzeko!

https://www.youtube.com/watch?v=Bb_nEimixL4

Proposamena:

  • Semaforoen sinkronizazio egokia oinezko eta txirrindularien alde.
  • Hiriko semaforoen sinkronizazioak ahalik eta era normalizatuenean jartzea.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies