T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

22
Abe

Igandeetako Ziklobia Kontxan: aurrerapauso txikia, bide luzea aurretik.

Kalapiek ekarri zuen gurera Ziklobia eta, Donostialdean, lehen aldiz, 2013an egin zen. 2014an errepikatu zen, baina hortik aurrera ez da egin. Horregatik, gure elkarteak behin eta berriz gogorarazi du beharrezkoa dela ekitaldi hori hirian modu iraunkorrean ezartzea. Argi gelditu da dagoeneko Kalapiek aditzera eman dituen eta gero gauzatu diren ideiei esker, denboraren poderioz, Donostia hiri atseginagoa eta irisgarriagoa bihurtu dela. Baina gogaitu egiten gaitu ikusteak proposamenak egiten ditugunetik errealitate bihurtu arte hainbeste urte igarotzen direla. Kasu honetan, 8 urte igaro dira hirian lehen aldiz Ziklobia egin genuenetik harik eta behin betiko ezarri den arte. Udaleko Mugikortasun Sailak, abenduaren 6tik aurrera, igande eta jaiegun guztietan Kontxa pasealekua motordun ibilgailuen trafikorako ixteko neurria hartu du. Urrats txiki horri esker, jende asko hurbilduko da hirira lasai-lasai paseatzera eta bizikletaz ibiltzera, kutsadurarik gabe eta, ibilbide labur horretan, behar adina tokiarekin.

Dena den, harritu gaitu ikusteak Kontxako pasealekuaz gain, zirkulazio handiko beste zona eta pasealeku batzuk ez ixtea, hala nola Pasealeku Berria eta Eduardo Chillida pasealekua. Ezin dugu ahaztu, udaberriko itxialdiaren ondoren, pasealeku horiek trafikorako itxi zirela, eta gero Udala atzera egiten joan dela une hartan hartutako neurri txikiei dagokienez.

Autoen zirkulazioa hiri osoan eta egunero debekatzea
Bestetik, argitu nahi dugu Pilar Arana mugikortasun-zinegotziak Kontxa pasealekua igande eta jaiegunetan ibilgailuen zirkulaziorako ixteko erabakiaren gainean egin dituen adierazpenak ez direla guztiz zehatzak. Neurri hori aldizka eta betiere jaiegunetan hartu da. Hala, ez da inoiz antolatu autorik gabeko egun bat. Kalapiek berariaz eskatu zuen hori 2020ko Mugikortasunaren Asterako, eguneroko bizitzan, autoen erabilera desplazamendu aktiboekin edo garraio publikoarekin ordezkatzeko neurri gisa. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu neurri hori luzatzea eta Gabonetako egun guztietan zehar eta 2021eko uda osoan zehar aldi baterako ezartzea, lanegunen eta jaiegunen arteko bereizketarik egin gabe. Eta, gero, neurria gainerako erdialdeko kaleetara eta auzoetako erdiguneetara zabaldu beharko genuke, urte osoan zehar indarrean egon dadin. Horrela lortuko dugu Udalak aldarrikatzen duen eta berandu baino lehen eraiki nahi dugun etorkizuneko hiria. Borondate politikoa badu, Udalak apustu irmoa egin dezake, ibilgailu kutsatzaileen erabilera herritarren bizimodu aktiboago batekin benetan ordezkatzeko, garraio publikoa sustatzeko eta tokiko merkataritza babesteko. Tokiko merkataritzari dagokionean, sobera argi dago kaleak oinezkoentzat jarri eta ibilgailu kutsatzaileen (autoen eta motorren) erabilera murriztu ahala, tokiko saltoki txikiek gehiago saltzen dutela. Izan ere, Donostiako kasuaz aparte, badaude tesi horri eusten dioten beste hainbat azterketa:

Etorkizuneko Donostia, hiri aktibo bat

Berriki Trafiko Zuzendaritza Nagusiak iragarri du, 2021eko udaberrian, Estatutako hiri guztiek motordun ibilgailuen erabilera eta abiadura orduko 30 kilometrora murriztuko dituzten hainbat neurri bete beharko dituztela. Helburu nagusia da ezbehar-kopurua txikitzea. Hortaz, gogorarazi nahi dugu, Donostia kutsadurarik, kerik, zaratarik eta istripu hilgarririk gabeko hiria izan dadin, Kalapiek Udalari gomendatzen dizkion neurrien arabera, espazio publikoa modu ekitatiboan banatu behar dela pertsonen mesederako, eta ez autoen mesederako. Nabarmentzekoak dira honako neurri hauek:

Kontxa oinezkoentzat jartzea, baina zirkulazioa lurperatu gabe

Azkenik, irmo adierazi nahi dugu Udalak, Europar Batasunaren laguntzak jasotzeko aukera izateko, duela gutxi aurkeztu duen proiektuetako baten aurka gaudela. Kontxa pasealekua oinezkoentzat jarri aurretik motordun ibilgailuen zirkulazioa lurperatzea gaitzesten dugu. Neurri horrek ibilgailu pribatuak hirigunean sartzea errazten du, eta guztiz inkoherentea da Udalak adierazitako helburuarekin (ibilgailuak hirigunean sartzea mugatzea), hirigunea emisio txikiko gunetzat jotzen baita.

Zur eta lur utzi gaituzte ideia atzerakoi horiek, onartezinak baitira mugikortasun aktiboaren aldeko politika progresistetan.

 

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies