T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

21
Urt

Elgoibar-Eibar bidegorria zaharkituta jaio da

Inork ez luke imajinatuko, 2020. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide berri bat eraiki zezakeenik, esaterako, autobus bat eta automobil bat, aurkako noranzkoan eta aldi berean, gurutzatzea ahalbidetuko ez lukeen zabalerarekin. Ba horixe da Elgoibar eta Eibar elkartzen dituen bidegorri berriaren paradoxa. Bidegorri-zati berri horrek 3 metro eskaseko zabalera du ia luzera osoan. Zabalera horrekin zaila egiten da txirrindulariak eta oinezkoak aldi berean eta aurkako noranzkoetan ibiltzea. Horregatik, bidegorria erabili duten lehen erabiltzaileek hamaika kritika egin dituzte, baita bidegorria ofizialki inauguratu aurretik ere. Bertako prentsan hainbat iritzi jaso dituzte, besteak beste:

“Primeran gelditu da, baina paseatzeko bakarrak erabili beharko litzateke, zati batzuetan ez baitago tokirik txirrindulari eta oinezkoentzat”. DV. 2020/12/27

Kalapiek salatu nahi du, 2020. urtean, horrelako azpiegitura bat egiteak mugikortasun aktiboa sustatzeko edota bidegorri duinak eraikitzeko Aldundiaren interes-falta erakusten duela. Trazadura berri horren ezaugarriak eta zabalera, agian, onargarriak izan zitezkeen 2000. urtean, duela 20 urte, baina ez 2020an. Izan ere, Aldundi berak bidegorrien eraikuntzaren gaineko eskuliburu tekniko bat (Manual de las Vías Ciclistas de Gipuzkoa, 2006) argitaratu zuen 2006an, non zehazten baita oinezkoak eta txirrindulariak noranzko bietan ibiltzeko azpiegiturek, gutxienez ere, 4 metroko zabalera izan behar dutela. 

Ia 15 urte igaro dira eskuliburu hura argitaratu zenetik, eta oraindik ez dira betetzen ezta Aldundiak berak ezarritako gidalerroak ere. Horrez gain, argitu nahi dugu hau ez dela izan gertaera bakan bat, Gipuzkoan egin diren azken bidegorrien trazaduran gauza bera gertatu baita: bidegorriek 3 metro zabal dituzte doi-doi. Hona hemen adibide bat:
Astigarragako bidegorria: “2017an inauguratu zen zati berriak 1.275 metro luze eta 3 metro zabal ditu, eta egokia da oinezkoak eta txirrindulariak aldi berean ibiltzeko”

Bestetik, onartezina iruditzen zaigu Eibarren sartzeko biribilgunerako onartu den soluzio teknikoa. Soluzio horrek motordun ibilgailuei lehentasuna ematen die oinezkoen eta txirrindularien aurrean, eta ez da segurua zeharkatu nahi duten oinezkoentzat. Itxura denez, Mugikortasun eta Lurralde Antolamendu Sailak ez du autoritaterik, botererik edota eskumenik zati hori eraikitzeko, eta Aldundiko beste sail batzuei aukera ematen die oinezko zein txirrindularientzat segurua ez den soluzio bat ezartzeko.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies