T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Ira

“Ez-gainditua” Donostiako mugikortasun astearentzat

2020an Donostiako Mugikortasunaren Europako Astearen programazioari gainditu  justua eman bagenion ere, 2022ekoa erabateko ez-gainditua da. Jarduera gutxiko programa bat, mugikotasun astea hasi baino egun bat lehenago argitaratua (iraliak 15) eta garbi uzten duena udalak inolako interesik gabe eta modu behartuan egina izan dela. Alegia, Espedientea betetzea beste helbururik ez duen programa bat da.

Egungo gobernuak mugikortasunaren eta hiri-espazioaren banaketaren arloan azken urteotan izan duen norabide politikoa aztertzen badugu, ez litzateke inor harritu beharko. Egungo gobernuak, ez du borondate politikorik erakutsi ibilgailu motordun eta pribatuei galga jartzeko eta sarrera eta erabilera mugatzeko. Are gehiago, hartutako erabakiek nabarmen egin dute gora azken urteetan autoen eta motorren erabilerak. Bestalde, mugikortasun aktiboko moduen sustapena ez dugu inon ikusten.

Udalak ez du Kalapie SEMen parte hartzera gonbidatzen.

Hirian ez dago Kalapiek baino indar handiagoz hiri honetako mugikortasuna aldatzeko eta sustatzeko borrokatu duen beste elkarterik. Beste urte batzuetan ez bezala, aurtengoan, udala ez da elkartearekin harremanetan jarri jardueraren bat prestatu eta/edo laguntzeko. Udalak Kalapie baztertu du bere ekitaldi eta sustapenetan parte hartzera, eta honek mugikortasun aktiboa sustatzeko bere lankidetza eta borondate politiko eza agerian uzten du beste behin.

Ramon Maria Lili eta Zurriola pasealekuaren arteko bidegorriaren hesia

Azkenik, jakin nahi dugu zergatik ezarri duen udaletxeak hesi bat Zinemaldi iraun bitartean irekita dauden bi kaleren artean. Inork ez du ulertzen, eta ezinegona baino ez du eragiten bizikletaren erabiltzaileen artean.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies