T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

13
Abe

Kalapie bazkide baldintzak 2023

2023rako Kalapiek bere bazkide baldintzetan berrikuntzak ekarriko ditu. Aldaketa nagusi gisa bi bazkide mota aterako ditugu:

  • Oinarrizko bazkidea 20 €
  • Bazkide premiuma 40 €

Gainera, 30 urtetik beherako gazteek edo langabeek tarifa berezia izango dute erdi prezioan (oinarrizko 10 €eta 20 €premium). Familiek, beste alde, 60 €ko tarifa berezia ere izan dezakete, tarifa honek bikotea eta seme-alabak bazkide premium gisa sartuko ditu.

Bazkide egiten diren pertsona guztiek, kalapieren ongietorri opari bat jasoko dute. Gainera, bizikletarekin lotutako edozein zalantza argitzeko gure laguntza izan ahalko dute. Elkartearen akta guztiak eskuratu ahal izango dituzte, eta txirrindularitzako tresnen eta liburuen maileguaz baliatu ahal izango dira.

Premium bazkideek, abantaila hauek jasotzeaz gain beste abantaila batzuk ere izango dituzte. Gure bizikleta tolesgarrietako bat maileguan hartzeko aukera izango dute, deskontuak ikastaroetan,  Erantzukizun Zibileko Asegurua eta eskola-ibilbideen plangintza eta aholkularitza zerbitzua.

Bazkide izatearen abantailak zehatzago ikus ditzakezu taula honetan:

Beraz, bizikleta sustatzeko egiten dugun lana babestu nahi baduzu, bidal iezaguzu zure datuak gure “Bazkide egin zaitez” atalaren bidez.

Azkenik aipatu, Kalapien irekita gaudela gure kide aktiboen taldean pertsona berriak sartzera, bizikletaren erabilera sustatzeko proiektuetan (jarduerak, azterlanak, komunikazioa, etab.) lagun dezaten. Interesatuta bazaude, e-mailez edo telefonoz jakinarazi. Denborarik ez duten baina hala ere bazkide-kuotaz haratago gure lana sustatu nahi duten guztiek beti dute diru donazio bat egiteko aukera.

Edozein zalantza izanez gero, ez ahaztu astearteetan 16: 00etatik 20: 00etara Groseko Iparragirre 8 kaleko gure lokalean egongo garela. Telefonoz (943 45 15 11- 629 271 481) edo posta elektronikoz (kalapie@kalapie.org) ere jar zaitezkete gurekin harremanetan.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies