T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

7
Api

Kalapiek hobekuntzak proposatu ditu Orioko hiri mugikortasuneko plan orokorrarentzat

Joan den abenduaren 22an eman zitzaion hasierako onespena Orioko Udalaren osoko bilkuran Orioko Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berriari. HAPOa herrian datozen 15 urteetan egingo diren hirigintzako esku-hartze esanguratsuenak zehazten dituen txostena da. Beraz, dokumentu garrantzitsua da udalerriko mugikortasunaren etorkizuna definituko baitu. Lehen onarpen honen ondoren, dokumentua herritarrentzat irekita egon da eta Kalapietik begiratu bat eman nahi izan diogu.

Dokumentua aztertu ondoren, modu positiboan baloratu dugu plana bizikleta bidezko mugikortasunari dagokionez. Hala ere, hobekuntza puntu batzuk aurkitu ditugu  eta udalari helarazi dizkiogu. hain zuzen ere gure ustez hauek dira HAPO berriak, dagoeneko proposatutakoez gain, sartu beharko liratekeen aktuazioak:

  • Bizikleta-sarea ikastolekin, ikastetxeekin eta ekipamenduekin zuzenean lotzea. (Lauki morean markatuak irudian)
  • Ibaiaren bi aldeen arteko lotura, era honetan udalerria  Euskotreneko geltokia, arraun kluba, poligonoak eta etorkizunean bertatik pasatzea aurreikusten den Donostia-Mutriku bizikleta-loturaren arteko lotura sortzeko. Lotura hau egin ahal izateko, zubi berri bat egin daiteke, dagoena zabaldu edo 30 Koexistentzia gune bat sortuz.
  • Sareak etenik ez izatea. Alde horretatik, Arrantzale kalean tarte txiki bat falta dela ikusten dugu. 
  • Alferrikako itzuliak ekiditea, bizikleta beste modu batzuen aldean desabantailan egon ez dadin. Hau izango litzateke hondartza ondoko bidegorriaren kasua. Ibilbide zuzenago bat gehitzea proposatzen dugu. 
  • Zerbitzu zuzenagoa ematea Estropalari kalea edo Anibarko portua bezalako gune erresidentziali

Hau da planoak gure gomendioekin hartzen duen itxura. Egungo bidegorri gorri argian, gorri etena planean proiektatutako bidegorriak,morez  ikastetxeak eta kirol-zentroak.

Espero dugu udalak kontuan hartzea egindako proposamenak, Pentsatzen dugu udalerrian mugikortasun jasangarriagoa, osasungarriagoa eta seguruagoa sortzen lagunduko dutela.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies