2023ko udaberriko mekanika ikastaroak
Kalapiek oinarrizko mekanikako bi ikastaro programatu ditu udaberri honetarako. Kurtsoaren iraupena 6 ordukoa da 3 egunetan banatuta egongo dira 18:30tatik 20:30rako ordutegian. Kurtsoak gure groseko lokalean egingo dira (Iparragirre 8). Parte hartzaileek ondorengo kontzeptuak ikasiko dituzte:
- Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
- Balazten kablea aldatu eta tentsatzea.
- Aldagailuaren kablea aldatu eta tentsatzea.
- Puskatutako katea konpondu.
- Pedalak aldatzea, eta kate zein kableak engrasatu.
- Sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak
Kurtsoak ondorengo datetan egingo dira:
Maiatzeko ikastaroa:
Egunak: 15 astelehena, 17 asteazkena eta 19 ostirala
Ordutegia: 18:30-20:30
Ekaineko ikastaroa:
Egunak: 7 astelehena, 8 asteartea eta 9 osteguna
Ordutegia: 18:30-20:30
Prezioa: 25 € (Bazkideentzat doan)
Interesatuek mezu bat bidali behar dute ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:
- Izena
- Abizenak
- Telefonoa
- Posta elektronikoa
Inskripzioa formalizatzeko ordainketa egin beharko da bi kontu hauetakoren batera:
Kutxabank. ES98 2095 5001 01 1061841309
Caja laboral: ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: MEKANIKA + Izen-abizenak
Izen-ematea ikastaroak hasi baino bi egun lehenago itxiko da.
*Bazkide egin nahi izanez gero sartu Kalapieko web orrialdeko “Bazkide egin zaitez!” atalean eta jarraitu bertako jarraibideak. Kurtsoa kubritzeko tarifa 40€koa da. Edozein zalantza baduzu idatzi ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera edo deitu 629271481 zenbakira.