T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

2
maiatza

Hitzaldia: Eman lehen pausua, ikasi eta animatu zaitez familian bizikletaz bidaiatzera

Geroz eta familia gehiagok erabakitzen dute turismoa modu ezberdin eta osasungarrian egitea: bizikletaz. Bi gurpiletan bidaiatzea aukera ekologiko, ekonomiko eta dibertigarrienetako bat bihurtu da leku berriak ezagutzeko eta, aldi berean, oporrak familian pasatzen ditugun bitartean ariketa fisikoa egiteko. Garraiobide honek bizipen eta sentsazio berriak bizitzeko aukera ematen digu eta familia harremanak modu aktibo, iraunkor eta osasungarrian estutzen laguntzen digu.

Hala ere, bidaia mota hau haurrekin (batez ere txikienekin) egitera animatzea zaila da edota “pereza” eman dezake, aldez aurreko informazioarik ez badugu. Baina guk badakigu posible dela, oso, eta, aldi berean, oso aberasgarria.

Zailtasunez jabetuta, kalapietik hitzaldi bat antolatuko dugu seme-alabekin bizikletaz bidaia bat prestatzeko moduari buruz. Hitzalidia bi seme-alabaren aita (3 urte eta 7 hilabete) den, gure bazkideetako batek emango du.

Hitzaldian hainbat gai jorratuko dira, hala nola ibilbidea aukeraketa, planifikazio, hautatu beharreko materiala, elikadura eta segurtasuna bidaian zehar. Gainera, gure abenturan baliagarriak izango zaizkigun aholku praktikoak partekatuko dira.

Hitzaldia maiatzaren 11an izango da 18:30tan, osteguna, Kalapieren egoitzan (Iparragirre kalea 8). Ekitaldia doakoa izango da, baina beharrezkoa da galdetegi honen bidez izena ematea: Izen emateko galdetegia

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies