T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

21
Eka

Bizikleta irteera: Urumeako ibai ertzeetatik pedaleatzen

Joan den maiatzaren 28an egin genuen, Cristina Enea Fundazioaren Hemen Urumea programarekin lankidetzan, Urumea ibaiaren ertzetik bizikletan egiteko asmoa dugun 5 txangoetatik lehena. Bizikleta ibilbideaz gain, ibaiaren industria-ondareari buruzko azalpenak eman zituen Kalapie elkarteko kide Giuliano Mezzacasak. Larunbat honetan, ekainak 24, bigarren irteera egingo dugu “Urumea ibaiaren inpaktu ambientalak”

Irteeraren datuak: 9:00etan irten Kursaalean eta 14:00ak aldera iritsi. 35km inguruko ibilbidea egingo dugu, ibaiaren ertz batetik Fagollagaraino igo eta beste ertzetik jaitsiko gara. Txango honetarako, bizikleta erabiltzeko trebetasun eta erraztasun normala behar dira. Ibilbidea ia laua da eta aldapa txiki bat du Fagollagara iritsi aurretik. Ibilbide osoa bidegorrietatik, landa-bideetatik eta Fagollaga eta Lastaola industrialdearen arteko 1200 metro inguruko errepide-zati labur batetik doa. Txangora kaskoa jantzita etortzea gomendatzen da. Izena emateak esteka honetan.

Gure azken irteeraren deskribapenarekin utziko zaituztegu:

Maiatzak 28 irteeraren deskribapena:

(Wikiloc ibilbidea)

Kalapie elkarteko kide den Giulianok irizpide eta ezagutza handiz gidatu eta komentatutako bizikleta martxa izan da. Harekin batera 22 txirrindulari joan gara (% 50na emakume eta gizon), eta Ibilbideaz gozatzeko, oso interesgarriak eta zehatzak izan dira gidariaren azalpenak.

Era berean, Kalapieko irteeretan ohikoa denez, bizikletan PM2.5 partikulek eragindako poluzioa neurtzeko neurgailua daramagu (2.5 mikratik beherakoak dira kaltegarrienak), eta emaitzak geldialdi teknikoetan komentatzen zaizkie parte-hartzaileei. Adierazi behar da ibilaldian batez besteko kutsadura-maila 12 μg/m3 -koa izan dela, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutakoa baino 5 μg /m3 goragoko tontor batzuk antzeman direla Zikuñaga paper-fabrikaren inguruan eta itzuleran Donostiarako sarreran.

Jarraian, Giulianoren testu bikaina, geldialdi teknikoetan aipatutakoa laburbiltzen duena.

Etapa Kursaalean hasiko dugu, Urumea ibaiaren bokaletik ezkerreko ertza Fagollagaraino, eta eskuineko ertzetik buelta, iraganeko eta orainaldiko industriaren mugarri garrantzitsuenak aipatuz. Maria Cristina Hotelaren parean egingo dugun lehenengo geldialdia erabili dugu gabarrarien lana aipatzeko, joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaierara arte Kursaaleko zubiaren eta Norteko geltokiko zubiaren artean egin ohi zutena, hain zuzen ere. Urumearen bokaleko hondar-biltegi ugariak ustiatu egiten ziren ekonomikoki, hondarra atera eta garraiatuz zurezko gabarra txikietan.

Martutenen, ibaiaren egoerari begiratu bat eman diogu, izan ere, ubidea zabaldu da, auzoan maiz gertatzen ziren uholdeak saihesteko: ertzetako zubiak eta ertzetako zabalguneak egin dira. Ibilaldia Oquendotegiko bide zaharretik jarraituko dugu, ibar osotik. 2. ingurabidearen azpitik pasa eta duela gutxi eraikitako pista batetik, egungo eta etorkizuneko trenbide-trazadura, AHTa barne, Ergobiako zubitik hurbil iritsiko gara trenbide-pasabidea utzita dagoen tokira, hori, Rezola zentral termikoa aurrean duela zementu-fabrika indar elektrikoz hornitzeko Julián Rezola ingeniariak 1930ean eraikia. Arkitektura industrialaren ikuspegitik garai arrazionalistak aparteko balioa izateaz gain, eraikin honek interes historikoa du: hemen sortzen baita ORONA entrepresa kooperatiboa, igogailuen eraikuntza, muntaketa eta mantentze-lanetan espezializatua.

Azken batean, bidegurutze bat da: Gipuzkoa barnealdeko Donejakue bidea, Donostia-Hernani tranbia (ibaia zeharkatzen zuen tranbia zaharraren aztarnak daude oraindik), eraikitzen ari diren egungo trenaren eta AHTren trazadura, bai eta Urumeako autobiarena ere. Ibaian gora jarraituko dugu, landa-eremuak zeharkatuz, sagardotegi eta poligono batzuetan barrena Fagollagara iritsi arte. Bertan, garai hartako Urumearen distira den bitxia dago: Ainguren Errege Fabrikaren hondakina. Errepidearen ondoan harrizko dorre handi bat altxatzen da, albo batean bi solairu arku eta gainean landaredi-adats bitxia duena. 1857ra arte egon zen lanean. Jarduera horren ondoren, paper fabrika gisa erabilia izan zen lehenengo, eta gero, 1900eko lehen hamarkadan, zementu hidrauliko fabrika gisa (egosteko labeak ikus daitezke oraindik); gaur egun, hondakinak baino ez dira geratzen. Lurralde berean 2 zentral hidroelektriko, eta artean martxan dago haietako bat Urumearen Gipuzkoako zatian.

Hemen hasten da itzulerako bidea eskuineko ertzetik, errepidearen zati labur bat Hernani-Goizueta Lastaolako industrialderaino, mendate txikia. Elorrabiko pasabidera hurbildu gara. Azken uholdearen korronteak (2011) aurretik eraman zuen pasabide hori, eta 1978an ere istripu triste baten protagonista izan zen: Arrauneko lehiaketa batean, pasabidean zegoen jendeak lasterketa jarraitzeko alde batetik bestera azkar pasa, euste-kableak hautsi ziren, eta jendea ibaira erori zen; hildakoren bat eta hainbat zauritu izan ziren ondorioz.

Zikuñagako paper-fabrika inguratuko dugu eta Hernaniko Karabel zubitik gertu, Ergobia, Astigarraga eta Martutene gurutzatzen dituen bidegorrian sartuko gara. Gure hornidura asetzeko taberna batean gelditu ondoren, txirrindulariok banatu gara, bidegorri bidez Donostiara itzultzeko.

Urumeako presek ingurumenean duten eraginari buruz ere hitz egin da, eta zentral hidroelektrikoetan sortzen dena ezin dela beti berriztagarritzat eta energia garbitzat jo ere esan da. Ibaiaren ingurutik beste irteera bat ere egingo da, non Urumeako presak aztertuko diren: izokin atlantikoaren migrazio eta ugalketarako galga.

 

Irteerako argazkiak: 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies