T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

3
Urr

Bidegorriek kalte egiten diote garraio publikoari? Onartu ezin dugun eztabaida faltsu bat


Aste honetan DBus-ek ibilbideak aldatzea eta maiztasunak luzatzea aztertzen ari den albistea atera da komunikabideetan. (
DBus estudia cambiar recorridos y cambiar frecuencias para cumplir los horarios). Kalapietik izugarri harritu gaitu bidegorriak eta bizikletak erruduntzat jo izanak autobusek jasaten dituzten atzerepenetaz. Gure ustez, eztabaida faltsu bat sortzen ari da eta gure hiriak jasaten duen benetazko arazoaz hitzegitea ekidin nahi da. Hain zuzen ere, beste hiri askotan bezala, ibilgailu pribatu motordunak hartzen duen gehiegizko espazioa eta ematen zaizkion erraztasunak.

Bai datu objektiboei erreparatuz gero, bai begi hutsez begiratuz gero, errealitate ukaezina da gure kale ia guztietan espazio-banaketa handiena ibilgailu motordun pribatuak eramaten dutela. Hiriko edozein kaletan % 70-80ri buruz hitz egin dezakegu. Datuak aztertuz gero, bizikletei edo garraio publikoari eskainitako espazioa askoz txikiagoa dela ikusiko dugu. Gainera, espazio horren okupazioa ez da batere eraginkorra, espazio handia hartzen baita pertsona kopuru txiki bat garraiatzeko. Are eraginkortasun txikiagoa ibilgailua kalean aparkatuta geratuz gero, ibilgailu bakarrarentzako espazio iraunkor handia hartzen baita.

Hain normalizatuta dugun errealitate honek espazio hori herritar guztiei onura handiagoa ekarriko lieketen beste erabilera batzuetara bideratu ezin izatea eragiten du. Kotxeak egongo ez balira toki hori espazio publiko, eremu berde edo mugikortasun iraunkorrei erraztasun handiagoak emateko espazioetara bideratu ahalko genuke. Besteak beste, garraio publikoa hobeto zirkulatzea eta ordutegiak betetzeko erraztasun handiagoa izatea ahalbidetuko luketen errei azkarren kopurua handitu ahal izango litzateke ere.

Espazioaren okupazioaz gain, kontuan hartu behar ditugu ere gure autoek sortzen dituzten arazo guztiak (airearen kutsadura, istripuak, klima-aldaketa, zarata, etab.). Beraz, inorrek ezin du zalantzan jarri auto gutxiago eta mugikortasun alternatibo erraztasun gehiago duten hirietarantz jo behar dugula. Ondorioz, argi dago motordun ibilgailu pribatuan jarri behar dela arreta eta sartu behar dela eskua, hura baita espazio-okupaziorik handiena duena eta kalte gehien sortzen duena.

Autoari erraztasunak emateak esan nahi du erabiltzaile gehiagok egingo dutela garraiobide honen alde. Beraz, ibilgailu pribatu motordunen joan-etorriak hazi egingo dira, eta inpaktu negatiboak areagotuko dira (garraio publikoari eragingo dion zirkulazio okerragoa barne). Aitzitik, erraztasunak eta espazioa kentzen badizkiogu eta beste garriobide onuragarriago batzuei ematen badiegu, herritarrek garriobide alternatiboen alde egingo dute, eta ingurumenarekiko lagunkoiagoak, seguruagoak, osasungarriagoak eta garrio publiko zerbitzu hobea eskaintzen duten hiriak izango ditugu.

Amaitu aurretik oso argi utzi nahi genuke Kalapietik garraio publikoa babesten dugula. Gure proposamen guztiek beti dute gogoan, eta mugikortasun aktiboa (oinez edo bizikletaz), garraio publikoa eta bion arteko intermodalitatea erraztuko duten konponbideak bilatzera bideratuta daude. Gure ustez, bizikleta eta garraio publikoa aliatuak dira mugikortasunean hiri bizigarriago baten aldeko borrokan. Txirrindulari gehiago izateak garraio publiko gehiago eta auto gutxiago dituen hiria esan nahi du. Auto gutxiagok espazio gehiago irekitzen dizkie herritarrei, baita garraio publikoari ere.

Amaitzeko, mugikortasun-eragileei eta komunikabideei eskatu nahi genieke mugikortasunari buruzko eztabaida benetan egon behar den tokian kokatzeko eta uzteko bizikletak gaitz guztien errudun bihurtzeari. Garbi dago sakoneko arazoa beste bat dela. Aukera aprobetxatzen dugu ibilgailu pribatu motordunentzat leku eta erraztasun gutxiago eta herritarrentzat, mugikortasun aktiboarentzat, berdeguneentzat eta garraio publikoarentzat erraztasun gehiago izango dituen hiria aldarrikatzeko. 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies