T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

8
Api

Kalapiek alegazioak aurkeztu ditu Donostiako mugikortasun iraunkorreko plan berriari

Kalapiek alegazioak aurkeztu ditu 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko planari.

Oro har, gure hirirako aldarrikatzen dugun hiri-ereduarekin bat datozen helburu eta alderdi asko dauden arren, uste dugu Donostiako 2024-2029 aldirako hiri-mugikortasun iraunkorreko plana ez dela behar bezain anbiziotsua mugikortasunak Donostian dituen erronkei aurre egin ahal izateko.

Hona hemen egindako eskaera nagusietako batzuk:

  • Helburu ausartagoak sartzea, hala nola 2029rako 50.000 bizikleta-erabiltzaile lortzea.
  • Helburuen eta neurri zuzentzaileen jarraipen handiagoa, helburu horiek lortzen ez badira.
  • Bizikleta-bideak diseinatzeko kalitate-irizpide definituak, Europako estandarrekin eta bizikleta-bideak diseinatzeko eskuliburuekin bat datozenak.
  • Peatonalizazio eta bidegorri berrien eskaerak Donostiako auzoetan zehar
  • Beste bidegorri eskaera batzuen artean, Mirakruzeko hiribidean eta ospitaleetarako igoeran bidegorriak egitea planaren barruko epean (2024-2029)
  • Trafikoa baretzeko eta gutxitzeko neurri osagarriak.
  • Autoari eskainitako espazioa murrizteko eta beste erabilera batzuetarako erabiltzeko neurriak, hala nola berdeguneetarako, oinezkoentzako guneetarako edota beste batzuetarako.

Alegazio guztiak ondorengo dokumentoan aurki ditzakezue zehatzago (Gazteleraz):

Alegaciones de Kalapie al plan de movilidad urbana de Donostia

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies