T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

13
Eka

Kalapie Intxaurrondo ikastola eta Zubieta herri eskolako ikasleei bizikleta ibililaldia egiten lagundu du

Aurreko astean Kalapie elkarteko kideak Intxaurrondo ikastola eta Zubietako herri ikastoleko ikasle eta irakasleei bizikleta irteerak egiten lagundu diegu. Zehazki hiru izan dira egin ditugun irteerak:

  • Ekainak 4ean Intxaurrondo ikastolako 4b gelarekin ikastolatik irtenda haizearen horrazira eta paseo berrira joan ginen
  • Ekainak 6ean Zubieta herri eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei hondartzara egun pasa egiteko bizikletan joaten lagundu genien
  • Ekainak 7an Intxaurrondo ikastolako 4a gelarekin ekainak 4ean egindako irteera errepikatu genun

Esperientzia oso positiboa izan da. Irakasleek ondo baloratu dute emandako laguntza eta ikasleek bizikleta txango eder batetaz gozatu ahal izan zuten.

Kalapietik pentsatzen dugu horrelako irteerak egitea oso positiboa dela umeentzat. Bizikletak Ibilaldi eta ekintza polita bat egiteko aukera ematen du eta era berean umeak bizikletaren erabileran trebatu eta euren egunerokoan erabiltzen hasteko aukera ematen du. Gainera, ibilaldiak ikasgelan landutako kontzeptu asko zuzenean bisitatu ahal izateko aukera ematen du eta beste ekintza batzuekin konplementatu daiteke ere. Intxaurrondo eskolako ikasleek adibidiz ikasgelan landutako Txillida eta Oteiza artisten eskulturak gertutik ikusi ahal izan zituzten´eta iaz Aitor ikastolako ikasleak piragua egitera joan ahal izan ziren bizikletan gure laguntzarekin.

Elkartetik laguntza hau ematen hasi gara konsziente baikara horrelako irteerak egitea ez dela erreza eta laguntza behar izaten dela aurrera atera ahal izateko. Hortaz, irteerak egin nahi dituzten zentroei laguntzen gabiltza, bai planifikazioan zein irteeran bertan taldea eramaten.

2024ean zehar irteera gehiago egiteko asmoz gabiltza. Interesa duten zentroek gurekin harremanetan jarri daitezke (ofizina.teknikoa@kalapie.org / 629271481)

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies