T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

4
Uzt

Irisasi Adibgabeentzako harrera-egoitzari bizikleta dohaintza

Kalapiek 5 bizikleta eman dizkio Irisasiko (Usurbil) adingabeentzako harrera-egoitzari dohaintza bezala, bertako bizikleta flota berritzeko.

Dohaintzaz gain, oinarrizko bizikleta mekanika eta mantentze ikastaro bat egin dugu zentroko gazteekin. Era honetan, zentroko nerabeak eurak izan dira egoera onean zeuden flotaren bizikleten “puesta a punto”-a egin dutenak. Honela, zentroak 10 bizikleta funtzionalekin geratzen da (5 dohaintzan eman direnak eta beste 5 zentroko nerabeek prest jarri dituztenak).

Kalapiek dohaintzan emandako bizikletak urtean zehar jaso ditugun dohaintza partikularren bidez eskuratuak izan dira eta gure mekanika ikastaroetan zehar martxan egoteko moduan jarri ditugu.

Kalapiek horrelako dohaintza gehiago egiteko asmoa du urtean zehar. Beraz, erabiltzen ez den bizikleta bat dutenek eta bigarren erabilera bat eman nahi diotenei bizikleta jaso ahal diegu. Eman ahal izateko bidali whatsapp bat 629271481 zenbakira bizikletaren argazkiarekin eta ikusiko dugu zer egin daitekeen. Bizikletak, jaso ahal izateko, egoera onean egon beharko dute, eta ez dute lan handirik eduki beharko.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies