T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

5
Uzt

Kalapieren ustez, Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sarea ez da 2050a baino lehen osatuko

Pasa den ostegunean, ekainak 28, Gipuzkoako bizikletaren kontseilua ospatu zen eta Kalapie kontseiluko kide bezala aurkeztu zen. Bilera horretan, aldundiak bidegorrien lurraldearen arloko planaren eguneratzea argitaratu zuen.

Legegintzaldi honetan (2024-2028) eraikitzea aurreikusten diren bidegorrien zerrenda eman ziguten:

  • Lezo-Donibane
  • Jaitzubia
  • Irún (Mendula-Iparraldea)
  • Narrondo-Zestoa (Arroabea)
  • Errekalde Galarreta
  • Lasarte-Oria-urnieta
  • Urnieta zeharbidea
  • Urnieta-Andoian
  • Villabona-Irura
  • Maltzaga-Soraluze
  • Begara-Antzuola
  • Zestoa (Arroabea)-Zestoa
  • Bergara-Urretxu

Lan hauek egiteko, aldundiak 7 milioiko urteko aurrekontua du oraingoz (mantentze-gastuak barne), eta datozen urteetan aurrekontu hori handitzea espero dute. Hurrengo legealdian (2028-2031) eraikitzea aurreikusten dituzten beste bidegorri zatiak eta programaziotik kanpo geratzen diren beste hainbat ere jakinarazi zizkiguten.

Era honetan, ditugun datuekin, agerikoa dirudi bidegorrien oinarrizko sareak hamarkadak beharko dituela gauzatu ahal izateko, eta elkartetik bideraezina ikusten dugu, egungo planteamenduarekin, sarea 2050 baino lehen osatuta egotea. Kalapietik, uste dugu mugikortasun aktiboak garrantzi handiagoa merezi duela, eta uste dugu baliabide gehiago bideratu beharko liratekeela jendea oinez edo bizikletaz mugi dadin errazteko. 7 milioi diru asko dirudi, baina kopuru irrigarria da, beste azpiegitura batzuetan gastatzen den aurrekontuarekin alderatuta. Errepideek, adibidez, urtean 80-100 milioi euro arteko aurrekontua dute inbertsioetarako soilik (mantentze-gastuak sartu gabe). Gainera, 7 milloi gure inguruko beste herrialde eta eskualde batzuetan ikusten diren aurrekontuetatik oso urrun geratzen da biztanleko inbertitzen dena analizatzen badugu.

Para llevar a cabo estos trabajos, la diputación cuenta por el momento con un presupuesto anual de 7 millones (incluyendo gastos de mantenimiento) que esperan ir ampliando en los próximos años. También nos hicieron saber los bidegorris que prevén construir en la próxima legislatura (2028-2031) y otras tantas que se quedan fuera de la programación.

De esta manera, con los datos que tenemos, parece evidente que la red básica de bidegorris no se materializará en décadas y desde la asociación vemos inviable, con el actual planteamiento, que la red esté completada hasta antes de 2050. Desde Kalapie, pensamos que la movilidad activa merece una mayor consideración y consideramos que se deberían destinar más recursos para facilitar que la gente se desplace a pie o en bicicleta. 7 millones puede parecer mucho dinero, pero es una cantidad irrisoria comparada con el presupuesto que se gasta en otras infraestructuras. Carreteras, por ejemplo, cuenta con un presupuesto anual para inversiones entre 80-100 millones (Sin incluir gastos de mantenimiento). Además, 7 millones se queda también muy atrás de los presupuestos que se observan en otros países y regiones de nuestro entorno que dan una mayor importancia a la movilidad activa.

Ondorioz, Kalapietik, Bizikletaren Gipuzkoako Kontseiluaren bilera aprobetxatuz, Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sareari buruzko eskaera hauek helarazten ditugu:

  1. Gipuzkoako bidegorrien oinarrizko sarea garatzeko aurrekontu handiagoa erabiltzea eta sarearen gauzatzea azkartzea.
  2. Sareko tarte osatugabeetan aldi baterako bidegorriak edo bide taktikoak jartzea, bidegorriak eraiki ahal izan arte.
  3. Eraikitzen diren bidegorriek gutxieneko diseinu-estandarrak betetzea, eta bereziki zabaleraren garrantzia nabarmenduz. Aldundiak bizikleta-bideen diseinuari buruzko eskuliburu bat du, eta ezarritako gutxienekoak betetzeko eskatzen dugu.

Aurreikusitako planifikazioa taula:

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies