T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

6
Abu

Bizikleta festaz gozatzen Loiolan ! Hurrengoa Zarautzen abuztuak 11an

Aurreko asteazkenean, uztailak 31, Loiolako festetan izan ginen festak girotzen. Bertan, Bizikleta eta birziklapenarekin zerikusia dute hainbat ekintza antolatu genituen. Zehazki, bizikleta trebezia zirkuitoa etxeko gazteak bizikleta gainean trebezia hartzen laguntzeko; Material birziklatuekin sortutako bizi-scalextric-a, dibertigarria eta energia nola sortzen den hobeto ulertzen laguntzen diguna, Gurpil Artea elkartearen eskutik eta kamara berrerabilpen taillerra non gazte zein heldu giltzarrapo eta belarritako ederrak egin ahal izan zituzten.

Esperientzia oso positiboa izan zen eta parte hartzera hurbildu zitzaizkigun personak oso pozik atera ziren.

Hurrengo hitzordua Zarautzeko Azken Portu auzoko festetan egingo dugu abuztuaren 11an igandea goizeko 11:30etatik13:30 arte. Bertan berrerabilpen eskulan taillera eta bizi-scalextric ekintza jarriko ditugu berriz martxan. Beraz, ondo gorde hitzordua eta bertan ikusiko gara !

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies