2024ko udazkeneko oinarrizko mekanika eta bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak
Ikasturte berria hasi da eta Kalapien oinarrizko mekanika eta bizikletan ibiltzen ikasteko ohiko ikastaroekin itzuliko gara. Jarraian udazken honetarako aurreikusten ditugun ikastaroen informazio guztia:
Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa
Zertan datza ikastaroa?
Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, bai aspaldi bizikleta erabiltzeari utzi ziotenentzat, bizikleta maneiatzea ahaztu zaienentzat eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar dutenentzat.
Mailak: Bi maila antolatuko ditugu. Bat bizikletan inoiz ibili ez direnentzat (0 maila, hasiberria) eta bestea lehen pedalkadak eman dituztenentzat, baina laguntza eta eremu mugatu bat behar dute erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko (1. maila, maneiua eta erraztasuna). Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu.
Datak: Urriko ikastaroa egun eta ordutegi hauetan egingo da:
- Urriko ikastaroa: 5 larunbata, 6 igandea, 12 larunbata eta 13 igandea
(0 mailako txanda: 10:00etatik 11:30era; 1. mailako txanda: 12:00etatik 13:30era)
Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak ditugu, bereziki ikasteko egokiak, behar dutenentzat. Hala ere, ahal duten ikasle guztiek beren bizikleta ekartzea gomendatzen dugu. Behar dutenentzat kaskoak ere baditugu.
Lekua: Donostian Kalkutako Teresa plaza. (Lehenengo txandako bizikletak behar dituztenek 15 minutu lehenago etorri beharko dira gure lokalera bizikleta jasotzera, Iparragirre kaleko 8. zenbakian, eta denok batera joango gara Kalkutako Teresa plazara; bigarren txandako txirrindulariek bizikletak lokalera itzultzen lagundu beharko digute)
Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako, elkarteak erantzukizun zibileko asegurua du.
Prezioa: 15 €, ordainketa banku-transferentzia bidez egin beharko da bi kontu hauetako batera:
Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Aprender+ izen-abizenak
Izen ematea betetzeko bete ondorengo formularioa:
Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastarorako izen emate formulario (Klikatu hemen)
Oinarrizko mekanikako ikastaroa
Zertan datza ikastaroa?
Gure mekanika-ikastaroak 3 eguneko iraupena du (2 ordu egunero) eta aste berean egiten da. Hauek dira udazken honetan egingo dugun ikastaroaren datak eta ordutegiak. Parte-hartzaileek kontzeptu hauek ikasiko dituzte ikastaroan zehar:
- Bizikletaren atalak eta bere funtzionamendua ezagutu
- Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu
- Balazten kablea aldaketa eta tentsatzea. Zapaten aldaketa
- Aldagailuaren kable aldaketa tentsatzea eta ajustea
- Puskatutako katea konpondu eta ordezkatu
- Pedalen aldaketa, eta kate zein kableak engrasatzea
Datak:
Urriko 14 astelehena, 15 asteartea eta 17 osteguna
Ordutegia: 18:30-20: 30
Lekua: Kalapie lokala, Donostiako Gros auzoan (Iparragirre kalea 8)
Prezioa: 25 €(Doan bazkideentzat). Inskripzioa formalizatuta geratuko da transferentzia bi kontu hauetakoren batean egin ondoren:
Kutxabank: ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa: ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: “MEKANIKA” + izen-abizenak
* Bazkide egin nahi baduzu eta ikastaroa doan jaso nahi baduzu, Kalapieren WEB orrian (Kalapie/Egin zaitez Bazkide!) sartu eta jarraibideak bete beharko dituzu. Ikastaroa estaltzeko tarifa 40 €-koa da. Zalantzarik baduzu bidali mezu bat ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera edo deitu/whatsapp bidez 629271481 zenbakira.