Kalapieren Zarauzko taldeak udalari eskatu dio Salbideko bidegorria konpontzeko
Duela hilabete batzuk automobilen zirkulazioaren noranzko bakarrera murriztu da Zarauzko Salbide kalean (Trafikoaren noranzkoa aldatzeko lanak hasi dituzte Salbiden)
Aldaketa honek zenbait ondorio izan ditu:
1. Lehenik eta behin, kendu den automobilen zirkulazio erreieia ez da oinezkoentzako edo bizikletentzako espazioa irabazteko erabili, . mugikortasun jasangarriaren helburuak betetzeko egin beharko litzatekeen bezala. Automobil aparkaleku gehiago sortzera bideratu da irabazitako espazioa.
2. Bigarrenik, ez da espazio nahikorik utzi bizikletak kontrako noranzkoan zirkulatzeko. Hori dela eta, Salbideko bidegorri zaharra erabili behar da, zoladurari, segurtasunari eta argiztapenari dagokienez oso egoera txarrean dagoena eta 20 urte daramana berritu gabe. Bereziki gauetan puntu beltza da.
3. Azkenik, trenbidearen azpiko pasabideak garai batean San Pelaion jarrita zeuden antzeko hesiak ditu, bizikletei zirkulazioa zailtzen duena. Ikusita Geltoki berriaren eta San Pelaio pasabideen funtzionamendua, gure ustez ez du zentzurik Salbiden oztopo horiek mantentzea.
Azaldutako dela eta Kalapie Zarauzko taldeak Udalari eskatu dio Salbideko bidegorria konpondu eta argitu dezan eta trenbidearen azpiko pasabideko hesiak kendu ditzala.
Zarautzen, bizikleta garraiobide gisa erabilpena bultzatzen, eta bizikletaren erabiltzaileen interesak eta segurtasuna defendatzen, jarraituko dugu Kalapie Zarauzko taldean. Laguntzeko interesa baduzu jarri gurekin harremanetan kalapie@kalapie.org idatziz.
Salbide kalea lehen:
Salbide kalea orain:
Trenbidearen azpiko pasabidea:
Albistea aldaketaren xehetasunekin: Salbide sufre cambios para ganar seguridad, 40 plazas de aparcamiento y una parada de autobús en Zarautz