T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

19
maiatza

Familiarteko bizikleta irteera Donostiatik Aginagara

Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die datorren ekainaren 1ean, igandea, edozein pertsonarentzat (haurrak barne) egokitutako bizikleta irteera bat antolatuko dugula Aginagarako joan-etorria egiteko. Bizikletaren oinarrizko erabilera duen edonork egin dezakeen ibilbide ia laua izango da.

Irteeraren datuak:

📅 Data: Ekainak 1, 9:30tan
📍 Topagunea: Perlaren aurrean
🕒 Iraupena: 3 ordu inguru

Ibilbidearen deskribapena: Perlatik abiatu eta Usurbilgo Aginaga auzora joango gara bidegorri eta landa-bideetatik barrena. Ibilbide ia laua da, eta ez du zailtasun nabarmenik. 30 kilometrotako ibilbidea izango da.

Bete beharreko baldintzak: Irteeran parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da:

  • Bizikleta eta materiala egoera onean ekartzea.
  • Bizikletan ibiltzeko oinarrizko trebetasunak izatea.
  • Kaskoa eta ordezko piezak ekartzea gomendatzen da (kamera, puzgailua, desmuntagarriak)
  • Ur pixka bat eta hamaiketakoa ekartzea ere gomendatzen dugu

Parte hartzea eta izena ematea: Jarduera mundu guztiari irekita dago (bazkideak eta bazkide ez direnak). Ez da beharrezkoa izena ematea, baina etortzeko asmoa izanez gero eskertzen dugu ondorengo formularioaren bidez izena ematea:

Irteerako parte-hartze formularioa

Beste gai batzuk:

  • Posible da ibilbidean zehar ibilbidearekin bat egitea. Lekurik onenak Errotaburu (Gianten dendaren aurrean) eta Añorga (DBiziren geltokiaren ondoan) dira.
  • Itzultzean, nahi dutenek satorra hartu ahal izango dute Lasarten eta azken 10 kilometroak aurreztu.
  • Aipatu bezala umeak etorri daitezke irteerara baina beharrezkoa izango da bizikletan ibiltzeko oinarrizko trebetasunak izatea eta gurasoena izango da beraiekin joatearen ardura.
  • Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezkete gurekin harremanetan ofizina.teknikoa@kalapie.org edo 629271481

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies