T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Ira

Kalapiek bat egiten du Mugikortasunaren Astearekin “Zenbat dakizu bizikletaren erabilerari buruz? Argitu ezazu” kanpainarekin

Gaur, irailak 16, Europako Mugikortasunaren Asteahasiko, irailaren 22ra arte, eta beste urte batez Kalapiek parte hartuko du.

Europako erakundeek abiarazitako eta toki-administrazioek beren gain hartutako kanpaina da mugikortasun astea, eta hainbat ekintza antolatzen dira, hala nola kanpainak, jarduerak eta ekitaldiak, garraioak bizi-kalitatean eta ingurumenean dituen eraginei buruz hausnartzeko.

Aurten kanpaina bat prestatu dugu Donostiako Udalarekin elkarlanean, “Zenbat dakizu bizikletaren erabilerari buruz? Argitu ezazu” izenpean eta Donostiarren hiri bizikleta erabiltzeko arauei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutzak frogatuko ditugu. Kalean leku eta ordu desberdinetan egoteko asmoa dugu, eta bertaratzen diren eta pasatzen diren bizikleta erabiltzaileei prestatu dugun galdetegia pasako diegu proba egin dezaten. Galdetegia erantzuten dutenek argi kit bat jasoko dute dohainik.

Zehazki puntu hauetan egotea aurreikusi dugu:

  • Gaur Santa Katalina zubian eta Kursaalen 12:00etatik 14:00etara (Easo Politeknikoko hezkuntza eta ingurumen-kontroleko goi mailako ikasleen laguntzarekin)
  • Bihar, irailak 17, asteazkena, Herrera eta inguruetan (Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntzako goi mailako ikasleen laguntzarekin)
  • Irailaren 18an, osteguna Zubimuxu parkean (Antigua) 18:00etatik 20:00etara
  • Irailaren 20an, larunbata, plazan, Perla aurrean, 11:30etik 13:30era

Ezin bazara hurbildu baina hala ere zure ezagutza maila proban jarri nahi baduzu esteka honen bidez galdetegira sar zaitezke: Zenbat dakizu bizikletaren erabilerari buruz? Argitu ezazu

Gure jarduerez gain, udalak jarduera gehiago antolatu ditu mugikortasunaren aste honetarako: Mugikortasun asteko programazioa

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies