T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

13
Urr

Partaidetzazko Aurrekontuetako proiektuen bozkaketa fasea zabalik

Gaurtik, urriaren 13tik, datorren urriaren 26ra arte, zabalik egongo da Partaidetzazko Aurrekontuen proiektu finalisten bozketa. Donostiarrok 123 proposamenen artean aukeratu ahal izango dugu, 2026ko eta 2027ko udal aurrekontuetan zein sartuko diren erabakitzeko. Pertsona bakoitzak bere bost proiektu gogokoenak bozkatu ahal izango ditu, eta horrela gure hiriaren etorkizuna eraikitzen lagundu.

Bozketa-prozesura honako esteka honen bidez sar daiteke:

Bozkatu Partaidetzazko aurrekontuak 2025

Kalapietik, ohi bezala, herritarren proposamenei begirada bat eman nahi izan diegu, eta oinezko eta bizikletazko mugikortasuna sustatzeko egokienak iruditu zaizkigunak hautatu ditugu.

Zehazki hauek dira gure gogokoenak:

*Proiektuak alfabetikoki ordenatuta daude; beraz, 123 proposamenen artean aurkitzeko modurik errazena orden hori jarraitzea da. Bozketa-prozesua oso erraza da, eta bi minutu baino gutxiagoan egin daiteke.

Kalapietik txalotu egiten dugu Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena. Funtsezkotzat jotzen dugu herritarrek zuzenean parte hartu ahal izatea hirian abian jartzen diren proiektuak aukeratzeko prozesuan. Ekimenari esker, aktuazio garrantzitsuak gauzatu dira, besteak beste: bidegorri zati ugari berritzea Antiguan, Erdialdean eta Donostiako beste hainbat auzotan; bizikleta-aparkalekuak jartzea; eta bidegorri-sareko lotura garrantzitsuak amaitzea.

Hala ere, kezka handia eragiten digu hurrengo egoerak: Udalak urtero 1,5 milioi euro inguru bideratzen ditu errepideen mantentzera, baina bidegorriak mantentzeko ez dago aurrekontu-planifikazio egonkor eta iraunkorrik, eta askotan Partaidetzazko Aurrekontuen bidez onartzen denaren mende geratzen da bizikleta mugikortasun sarearen mantenua.

Kalapietik uste dugu kudeaketa-modu hau ez dela egokia. Bizikletaren bidezko mugikortasunak duen garrantzia kontutan hartuta sarearen mantentzea beste modu batean planifikatzea eta kudeatzea merezi duela pentsatzen dugu. Horregatik, Udalari eskatzen diogu bidegorriak mantentzeko aurrekontu-partida finko eta egonkor bat ezar dezala, sarearen egoera ona eta segurtasuna denboran zehar bermatzeko.

Aipatu nahi dugu, halaber, harritu gaituela aurkeztutako ia 900 proposamenetatik soilik 123k jaso izana Udalaren oniritzia. Baztertuen artean bizikletarekin lotutako proposamen interesgarri asko zeuden, eta horietako hainbat kasutan iruditzen zaigu atzera botzeko eman diren argudioak ez direla guztiz egokiak izan.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies