Urbanismo taktikoa: Espazio urbanoa berreskuratzeko estrategiak
Autoa da oraindik ere espazio publikoaren erregea gure hiri eta herri gehienetan. Batez beste, gure kaleetako espazioaren %60 eta %70 artean ibilgailu pribatu motordunei eskaintzen zaie, nahiz eta denboraren zati gehienean aparkatuta egoten diren. Errealitate horren aukera-kostua izugarria da, izan ere, mugikortasun aktiborako, elkargune eta aisialdirako guneetarako, azpiegitura berdeetarako eta beste erabilera batzuetarako erabili ahalko litzatekeen espazioa galtzen dugu.
Urbanismo taktikoa espazioaren banaketaren oreka berreskuratu eta arazo hau konpontzen lagundu dezakeen interbentzio mota bat da.
Zer da zehazki?
Urbanismo taktikoa hiri-antolamendurako estrategia bat da eta espazio publikoan interbentzio azkar eta kostu txikikoak egitean datza Interbentzio hauek, aldi baterako edo esperimentalak izaten dira. Kostu txikia izaten dute eta instalazio azkarreko elementuekin egiten dira: pivoteak, loreontziak, aulkiak, mahaiak, pintura eta bestelako elementu urbano erraz jartzen eta kentzen direnak.
Abantaila nagusia erraz eta merke ezar daitezkeela da., eta aukera ematen du espazio publikoa era azkar batean irabazteko. Kaleen erabileran aldaketak probatu eta haien funtzionamendua eta onarpen soziala ebaluatzeko aukera ematen du. Interbentzioak ondo funzionatzen badu aldaketa behin-betikoa egin daiteke eta aurrekontua disponibilitatea dagoenean kalitate handiagoko irtenbide bat ezarri daiteke.
Irtenbentzio motak
Era honetako aktuazioak formula ezberdinak erabiliz egin daitezke. Jarraian batzuk aipatzen ditugu:
Peatonalizazioak, trafikoaren itxiera partzialak edo osoak
Jarduerarik ohikoena autoentzako sarbide mugatuko kale berriak sortzea izan ohi da, hiri-elementuak erabiliz (loreontziak, konglomeratuak, piboteak edo beste batzuk).
Horrelako jarduera baten adibide garbia da duela urte gutxi New Yorkeko Broadway etorbidean egin zena, mundu osoan ezaguna den toki hau oinezkoentzat irabaziz.
Hain urrun joan gabe, Donostian ere horrelako aktuazio txikiak egin dira San Frantzisko, Errukia edo Garaipena kalean, eta horietako batzuk oinezkoentzat bihurtu dira.

Parklets: Aparkaleku-plazen bihurketa
Aparkalekuak erabilera publikoko eremu bihurtutako aparkalekuak dira, oro har atsedenlekuak, lorategiak, mahaiak edo ekitaldietarako guneak. Hainbat motatako adibideak daude:

Programatutako mozketak (Open streets)
Esku hartzeko beste formula erraz eta esperimental bat egun batez trafikoa aldi baterako etetea da, kale, etorbide edo errepide batean ekintza ezberdinak antolatu eta jendeak disfrutatu ahal izateko. Froga-helburua izan dezakete (aldaketa bat ebaluatzeko) edo, besterik gabe, helburu ludikoa. Horren adibide ezin hobea da gure inguru hurbilean Ipar Euskal Herrian ospatzen den Erlaitzaren eguna. Egun batez, Hendaia eta Donibane Lohitzune arteko errepidea aldi baterako ixten da, ekintza ezberdinak antolatzeko eta herritarrak toki eder honetaz lasai gozatu ahal izateko.
New Yorkera itzulita, hiriak Summer Streets ekitaldia ospatzen du. Manhattaneko etorbide handietako batzuk itxi egiten dira udako igandeetan, aire zabaleko jarduerez gozatzeko.

Gurutzebide seguruak
Esku-hartze taktikoek bidegurutzeetako segurtasuna hobetzeko ere balio dezakete. Askotariko formulak erabil daitezke. Hona hemen adibide batzuk:
- Espaloiaren izkina biratan zabaldu. Horrela, ibilgailuen abiadura murriztu eta segurtasuna hobetzen da
- Ikuspena hobetu gurutzebideetan
- Oinezkoen pasabideak altxatzea
- Ikuspena indartzeko eta trafikoa baketzeko pintura
- Oinezkoen irlatxoak/babeslekuak
- Oinezkoentzako eta/edo bizikletentzako intersekzio babestuak
- Estuguneak eta/edo sigi-sagak trafikoa baretzeko


Aldi baterako bidegorriak
Behin-behineko edo probako aldi baterako bidegorriak dira, elementu taktikoekin egiten direnak, hala nola pibotekin eta pinturarekin (oro har, horia). Esku-hartze mota hau oso erabilia izan zen gure inguruko hirietan COVID-19aren pandemian. Aldi baterako bidegorri horietako asko behin betiko bihurtu ziren eta hiri askotan bizikleta mugikortasunarei bultzada handia ematen lagundu dute.

Filtro modalak
Filtro modala garraiobide jakin batzuen igarotzea mugatzen duen neurria da, eta beste garraiobide batzuei sartzen uzten die, hala nola bizikletei, oinezkoei, autobusei eta baimendutako beste ibilgailu batzuei, baimendu gabeko ibilgailu motordunen zirkulazioa mugatzen duen bitartean. Filtro modal bat ezartzea erraza eta oso onuragarria da, kaletik igarotzen den trafikoa neutralizatzen baitu, hiri-ingurunea nabarmen hobetuz.

Eskola-ingurune seguruak
Azkenik, urbanismo taktikoak ikastetxeen inguruko eremuetan eskola-ingurune seguruak sortzeko ere balio du. Zutoin sinple batzuekin, haurrak klasetik irtetean lasai jolastea eta korrika egitea lor daiteke.

Eta Donostia?
Donostiak dagoeneko urbanismo taktikoko jarduera txikiak abian jarri baditu ere, oraindik hiri-ingurunea eraldatzen eta humanizatzen jarraitzeko aukera handia dago. Testuinguru honetan, aurrekontu parte-hartzaileen proiektu finalistetako batek era honetako esku-hartzeetarako partida espezifiko bat bideratzea proposatzen du; horri esker, Udalak baliabideak izango lituzke ekintza azkarrak, itzulgarriak eta kostu txikikoak gauzatzeko. Aktuazio hauek pertsonentzako espazio publikoa berreskuratzen lagunduko lukete, kale seguruagoak, irisgarriagoak eta atseginagoak sortuz.
Ekimenak kalitate eta balio sozial handiagoko hiriguneak sortzea du helburu. Horregatik, Donostiako herritarrak animatu nahi ditugu beren botoarekin babes dezaten, hiri atseginagoa, seguruagoa eta bizigarriagoa izan dadin.
Esteka proposamenera: HIRIGINTZA TAKTIKOKO NEURRIAK ESPAZIO PUBLIKOA HOBETZEKO
Gaian gehiago sakontzeko
Kalapiek azterketa sakonagoa egin zuen iaz horrelako esku-hartzeei buruz. Azterketa honetan, esku-hartze motei, aplikazio-metodoei eta gaiari buruzko informazio-iturriei buruzko xehetasun gehiago aurki daitezke. Ikusteko esteka honetan: Kaleak irekitzen azterketa
Hemen dugu, halaber, Eusko Jaurlaritzak egindako jarduera-gida hau: DENONTZAKO KALEAK