Kalapie dona 38 bicicletas a Harrera Sarea y Cear Euskadi
Kalapiek bizikleten bilketa solidarioan jasotako 38 bizikleta eman dizkie Harrera Sarea eta Cear Euskadi erakundeei.
Harrera Sarea eta Cear Euskadi aktiboki aritzen dira pertsona migratzaile eta errefuxiatuen harreran eta laguntzan, gizarteratze prozesuan babesa eskainiz. Emandako bizikletak tresna garrantzitsuak izango dira bi erakundeek artatutako pertsonen eguneroko joan-etorriak errazteko, haien autonomia, gizarteratzea eta hezkuntza zein lan aukerak eskuragarriago izatea erraztuz.
Entregak Kalapieren lokalean egin ziren. Merienda on batekin lagunduta, elkarteko kideok bizikletak jaso zituzten pertsonekin tarte atsegin bat partekatu genuen, esperientziak, aholkuak eta bizipenak trukatuz.
Dohaintza honek islatzen du gure uste sendoa: bizikleta ez da garraiobide soil bat bakarrik, gizarte-eraldaketarako tresna indartxu bat ere bada.
