Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak eskatu du segurtasun kanpainak ez daitezela soilik bizikleta erabiltzaileengan zentratu
Zarauzko Kalapie taldea bat dator oinezkoen, txirrindularien eta gidarien arteko segurtasuna, errespetua eta elkarbizitza indartzeko beharrarekin, eta zirkulazio arauak betetzen direla ziurtatzeko beharrarekin.
Hala ere, ez gatoz bat Udalak martxan jartzen dituzten segurtasun kanpainak bizikleta erabiltzen duten pertsonengan soilik zentratzearekin. Duela gutxi bukatu da Udalak antolatu duen kanpaina hirugarren urtez, eta nabarmendu dute 782 txirrindulari ikuskatu dituztela eta 85 isuna jarri dutela.
Gure ustez bizikidetza eta segurtasuna bilatzen dituen kanpaina bat mugikortasuneko garraiobide guztietara zuzendu behar da, eta, gainera, kontuan izan behar du guztiek ez dutela arrisku bera sortzen, eta istripu gehien eta larrien automobilek sortzen dituztela.
Udalak duela 4 urte onartutako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren lehen helburua hau zen: “Hiriguneko gune jakin batzuetan ibilgailu arinen zirkulazioa murriztea/mugatzea, superetxadiak definituz eta herriko bide jakin batzuetan trafikoa baretzeko estrategiak hartuz, bai eta motordun trafikoaren eta txirrindularien arteko bizikidetza hobetzea ere.”
Horregatik uste dugu errespetua eta bizikidetza sustatzeko kanpaina bat trafikoa baretzera eta hiriko abiadura mugak errespetatzera ere bideratu behar dela. Kalapie taldetik uste dugu errespetua eta bizikidetza sustatzeko eta Zarautz bizigarriagoa lortzeko azpiegitura egokiak behar direla, bidegorri sare oso bat, segurtasunez zirkulatu ahal izateko, eta oinezkoentzako gune kalitatezkoak, seguruak eta erosoak, autoak hartzen duen gehiegizko espazioa berreskuratuz.
Gainera, ibilgailu motordunek gure kaleetako gehieneko abiadura errespetatzen dutela eta oinezkoen guneetan aparkatzen ez direla ziurtatu behar da, eta ez dugu ikusi horretarako udal- kanpainarik.
Bestalde nahiz eta bizikletan argiak eramatea garrantzitsua izan beste modu batzuk daude hori sustatzeko. Adibide batzuk emateagatik:
Donostian pasa den irailean, Udalak kanpaina bat martxan jarri zuen argiak oparituz, Dublin-en light up your bike kanpaina antolatu zuten, eta Bordelen, cyclistes, brillez,
Por otro lado, aunque es importante llevar luces en la bicicleta, hay otras formas de promocionarlo sin tener que recurrir a las multas. Por poner algunos ejemplos:
- Donostian pasa den irailean mugikortasun astean zehar Kalapiek Donostiako udalarekin batera kanpaina bat jarri zuen martxan zeinetan argiak oparitzen zitzaizkien bizikleta erabiltzaileei.. “𝗭𝗲𝗻𝗯𝗮𝘁 𝗱𝗮𝗸𝗶𝘇𝘂 𝗯𝗶𝘇𝗶𝗸𝗹𝗲𝘁𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗲𝗿𝗮𝗯𝗶𝗹𝗲𝗿𝗮𝗿𝗶 𝗯𝘂𝗿𝘂𝘇? 𝗔𝗿𝗴𝗶𝘁𝘂 𝗲𝘇𝗮𝘇𝘂”
- Dublínen light up your bike kanpaina antolatzen dute antzeko formatu batean.
- Bordelen, antzeko kanpaina bat egiten “cyclistes, brillez” izenpean
Guztietan erakunde eta txirrindularien elkarlanean antolatu dira. Zarautzen berriz isunak eta kontrolak erabili dira. Honek ez du laguntzen bizikletaren erabilera sustatzera.
Azkenik gogoratu behar dugu toki-erakundeek mugikortasun aktiboa sustatzeko duten legezko betebeharra, Mugikortasun Jasangarriaren Lege berriaren arabera. Estatuko araudi horrek udalei ezartzen die oinez eta bizikletaz egindako joan-etorriak sustatzeko eta lehenesteko legezko betebeharra, osasun publikoan eta ingurumenean duten eragin positiboagatik. Horretarako hiritarrak bizikleta erabiltzeko sustatu behar dira eta ez kontrakoa.
KALAPIE DE ZARAUTZ
