T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

9
Api

Bizikletaren erabileran genero-arrakalari buruzko mahai-ingurua

Gure hirian, Donostian, gero eta emakume gehiagok erabiltzen dute bizikleta mugikortasun modu gisa, baina erabilera oraindik ez da zeharo parekidea. Cristina Enea Fundazioaren Iraunkortasun eta klima txostenean argitaratutako datuen arabera, bizikletaren erabilerak urteak daramazki %40 emakume eta %60 gizon banaketa batean egonkortuta. Gure inguruko kultura ziklista txikiagoa duten beste hiri batzuekin alderatuta datu horiek positiboak badira ere, agerikoa da genero-arrakala oraindik existitzen dela.

Kalapie elkarteak, hiriko bizikletaren erabilera sustatu eta genero berdintasuna bilatzen duen erakunde gisa, errealitate hau hobeto ulertzen lagundu nahi du. Helburu honekin, datorren apirilaren 14an, asteartea, 19:00etan, mahai-inguru bat antolatu dugu Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailarekin eta Museo San Telmo-rekin elkarlanean, gai hau ikuspegi desberdinetatik lantzeko.

Saioan, Laura Latorre eta Guillermo Vera ikertzaileek “Mujeres en bici por las calles de las capitales vascas. Diagnóstico participativo con perspectiva feminista” ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte; azterlan horretan emakumeek hiriko bizikletaren erabileran duten presentzia eta esperientziak aztertzen dira. Gainera, Ana Almandoz arkitekto eta bizikleta erabiltzailea, ikerketan parte hartu duenak, bere esperientzia eta ikuspegia partekatuko ditu. Saioa publikoari irekitako solasaldi batekin amaituko da, esperientziak, hausnarketak eta galderak partekatzeko aukera eskainiz.

Kalapietik interesa duen pertsona oro topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen dugu. Hitzordua apirilaren 14an, 19:00etan, San Telmo Museoan izango da.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies