T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

GPSa erabiltzen ikasi ezazu

Bizikletarekin GPSa erabiliko bagenu?

Gero eta errazagoa da GPSa erabiltzea. Biderkatu egin dira erabilpen-esparruak.

Bizikletaz (edo oinez) txangoak egiten ditugunean mesede egingo digu, baita ingurukoa ez den leku batean pedalei eragin nahi badiegu ere. Landan edo mendian barrena ibili nahi badugu behar-beharrezkoa zaigu. Gainera, ibilbideak egin ahala gorde ditzakegu, eta egindakoen mapa, km, denbora eta desnibelen berri izan. Hori guztia lagunekin partekatu dezakegu, irudiekin… egiten dugun moduan.

Ikastaroan parte hartzeko materiala:

  • Smartphonea (Internet duen telefonoa), beharrezkoa.
  • Ordenagailua, aukerakoa (tabletarekin deserosoagoa).

Ikastaroan:

  • GPSaren funtzionamendua gainbegiratu: sateliteak.
  • GPSrik ohikoenen berri eman: mendikoa, eskumuturrekoa, telefonokoa eta gure mugikorrekoa (Android eta iPhone).
  • Mugikorrean zer programa instalatu? Wikiloc programa mugikorrean instalatu, eta erregistratu. Gero, ibilbide bat grabatuko dugu gorde eta lagunekin partekatzeko.
  • Beste norbaitek egindako ibilbideak aurkitu, eta berrerabiltzen ikasi
  • Ibilbidea antolatu, txangoan orientatzeko.
  • Zenbait programa gainbegiratu: Mugibili, MotionX-GPS, OruxMaps, Strava, Alpify. Maps me, Google Maps.
  • Beste: bizikleta-aingurak, bateria…

IKASTAROAK INTERESATZEN BAZAIZKIZU, BETE INPRIMAKI HAU

Izena (nahitaezkoa)

1. abizena (nahitaezkoa)

2. abizena (nahitaezkoa)

E-maila (nahitaezkoa)

Telefonoa

Mezua

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies