T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

1
maiatza

PM 2,5 Partikula sentsorearen inguruan- Airea 2

PM 2,5 Partikula sentsorearen inguruan
Zaragozan egin den “Bizikleta eta hiria” Nazioarteko Biltzarrean, “Donostiako airea kutsatuta dago?” ponentzia aurkeztu dugu Carlos Perez eta Jose Antonio Meoqui Kalapieko kideek, apirilaren 27, 28 eta 29an.
Ponentzia aurkeztu ondoren, zenbait biltzarkidek interesa azaldu dute ikerketa horretan neurketak egiteko erabiltzen dugun ekipoaren erabileraren inguruan.

Ondoren doakizue erabilera-azalpen laburra. Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri helbide honekin harremanetan: kalapie@kalapie.org

AirCasting proiektua

OpenSource bidez, Arduino erabiliz, irabazi asmorik gabeko proiektu hau honetan datza: zenbait sentsore, Android telefonoentzat aplikazioa eta Web orri bat.

PM2.5 partikulak direnez kaltegarrienak, lehen fasean, Donostiako airean horien presentzia ikertzen aritu gara.


AIRBEAM2,5 sentsorea  
Sentsore txiki hori Internet bidez erosten da AirCating webgunean, eta egun gutxi batzuen buruan izango duzue etxean. Salneurria 249
$ da, gehi bidalketa-gastuak.
Partikula-sentsore horri AirCastingek saltzen dituen beste sentsore batzuk ahal zaizkio gehitu.
Zergatik aukeratu dugu sentsore hori? CSICeko ikertzaile batek probatu zituen “ profesionalak ez ziren” hainbat sentsore, eta guk aukeratu dugunak du korrelazio onena sentsore profesionalekin. Ikertzaileak zuzenean baieztatu digu datu hori.

ANDROIDerako APP

PlayStoren eskuragarri dago doan AirCasting aplikazioa. Sentsoreak, bluetooth bidez, neurketak mugikorrera bidaltzen ditu. Ondoren neurketak bukatutakoan, Web orrialdera bidaltzen dira. Geroago mugikorraren bidez zuzendu, gehitu eta kendu ahal dira.

Soilik proiektu honetarako mugikor bat erostea pentsatu baduzue, ez duzue SIM txartelik behar, GPSa eta Wifia duenarekin nahikoa da.

ERREGISTROA

Datuak norbaiten izenean jaso behar dira, eta nor horrek email baten bidez eman behar du izena. Bat baino gehiago badira erabiliko diren sentsoreak, komenigarria da guztiak email berarekin erregistratzea; ondoren, datuak kontsultatzeko orduan, batera ikus ditzazuen.

WEBGUNEA

Hor gordetzen dira mundu guztiko erregistroak. Eskuineko panelarekin hautatu daitezke lekuak, egileak edo etiketak (komenigarria da ibilbide bakoitzari etiketak jartzea, ondoren zatika aztertu ahal izateko. Adibidez: bizikleta, pausoa, autoa, autobusa, trena, tranbia; kutsaduraren arabera, altua, erdi mailakoa; edo bururatzen zaizuen beste etiketaren bat).

Web orrian Maps sailean gordetzen dira ibilbideak, eta zenbait hegal ditu: FIXED, sentsorea finko uzten dugunean, leku berean denboran zehar. MOBILE, mugimenduan grabatzen dugunean. CROWMAP, mapa-pixela azaltzen denean; pixel bakoitzak kolore bat du: berdea, horia, laranja edo gorria, puntu horretan egindako neurketa guztien batez besteko gisa .

Badira aukera gehiago ere, eta erabili ahala ezagutzeko aukera izango duzue.

Hau da prozesuaren eskema.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies