Kalapie galdetegia: Kolaboratu bizikletaren alde
Kalapietik Donostiako bidegorri sistema hobetu nahi dugu eta zure laguntza behar dugu. Gai ezberdinei buruzko 4 galdetegi desberdin prestatu ditugu, gai horiei buruzko puntu problematikoak identifikatu ahal izan ditzazun. Galdetegiak hauek dira:
Bizikleta segurtasuna Partekatu gurekin Donostiako bidegorri sarean arriskutxutzat jotzen dituzun puntu guztia
Bizikleta segurtasuneko galdetegia klikatu hemen
Bidegorria mantentze falta Formulario honekin Donostiako bidegorri sarean, konponketa (zuloak, kalteak, pintura falta, ikuspena ahalbidetzen ez duten heskaiak, etab.) eta/edo hobekuntza beharrean diren tokiak erakustarazi ahal dizkiguzu
Bidegorri mantentze falta galdetegia klikatu hemen
Bizikleta abandonatuak Esan iezaguzu non dauden ikusten dituzun bizikleta abandonatuak, bai aparkaleku batean, hiri-altzarietan, zuhaitzetan zein lurrean egon.
Bizikleta abandonatu galdetegia kilkatu hemen
Inbasio-espazioak Ohikoa da motorrak, autoak eta furgonetak ez dagokien lekuetan ikustea (espaloiak, oinezkoentzako guneak edo bidegorriak) , bai geldialdi iraunkor zein motzak egiteko. Esaiguzu zeintzuk diren puntu horiek galdetegi honen bidez.
Inbasio espazioak galdetegia klikatu hemen
Zure laguntzari esker, txirrindularientzat hobekuntzak proposatzen jarraitu ahal izango dugu eta laster mapa bat argitaratuko dugu, puntu problematiko horiek herritarrei ezagutarazteko