26
Mai
Kalapietik publikoki salatu nahi dugu GOe eraikina inauguratu zenetik sei hilabete igaro diren arren, Nafarroa etorbideko bidegorriak behin-behineko eta arriskutsua den konfigurazio batean jarraitzen duela, eta horrek arrisku egoerak sortzen dituela bizikletaren erabiltzaileentzat.
Donostiako Udalari eskatzen diogu lehenbailehen jardun dezala egoera hau zuzentzeko, behin betiko, seguru eta kalitatezko konponbide baten bidez.
GOe eraikitzeko lanetan, Nafarroa etorbideko erdibitzailean dagoen bidegorriaren azken zatia aldatu egin zen behin-behineko seinaleztapenaren bidez, pintura horia erabilita. Obrak hasi aurretik, bizikleten ibilbidea espaloi gainera igotzen zen tarte txiki batean, Ategorrietako galtzada zaharrera sartu aurretik.
Hala ere, egungo aldaketarekin pasabide hori kendu egin da, eta hainbat metro aurrerago lekualdatu da, Mirakruz aldera.
Gaur egun, bidegorriak galtzada bi aldiz gurutzatzera behartzen ditu txirrindulariak Mirakruz noranzkoan, eta ondoren berriro zeharkatu behar dute Ategorrietako galtzada zaharrera sartzeko. Konfigurazio hau ez da logikoa, ezta intuitiboa ere, eta nahasmena sortzen du bai txirrindularien artean bai gainerako erabiltzaileen artean ere; ondorioz, istripu edo gorabeheren arriskua handitzen da.
Kalapietik onartezintzat jotzen dugu behin-behineko gisa aurkeztu zen aktuazio batek obra nagusiak amaitu eta sei hilabetera oraindik konpondu gabe jarraitzea.
Horregatik, Udalari eskatzen diogu bidegorriaren tarte hau premiaz konpon dezala eta Donostiako bizikleta-mugikortasunaren benetako beharretara egokitutako diseinu koherente, seguru eta egokia bermatu dezala.
Inguruaren behin betiko konfigurazioari dagokionez, beharrezkotzat jotzen dugu bidegorria espaloitik galtzadara eramatea, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza hobetzeko iaz “Kalapiek Nafarroa etorbideko bidegorria espaloitik ateratzeko eskatu du” proposamenean eskatu bezala. Nahiz eta lehenengo tarte batean bidegorria dagoeneko galtzadara lekualdatu den, Ategorrietako galtzada zaharrerako sarbidearen aurreko metroetan oraindik espaloitik doa, eta bertan dagoen espazioa bereziki estua da, erabilera desberdinen arteko gatazkak sortzen dira.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR