T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

22
Aza

Trenaren alde eta klima aldaketari aurre egiteko borroka

Lurraldea egituratu eta planeta hozten duen tren baten alde lelopean, Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundeak, “Alianza por el Clima”rekin batera, Trenaren aldeko Borrokaren Astea deitu du bigarren urtez jarraian. Ekimen hau 2022ko azaroaren 21etik 27ra izango da, eta horren baitan, gizarte-mobilizazioko 30 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira eta 80 erakundek baino gehiagok parte hartuta.

Trenaren aldeko Borrokaren II. Asteak helburu hauek ditu:

  • Espainiako Gobernuari eta Europar Batasuneko erakundeei eskatzea trenbideko garraioa susta dezala lurraldeak garatzeko eta Espainiako garraio-sektorearen berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.
  • Trenbidea ikusaraztea, beren aldarrikapenetan lurraldeen garapena eta klima-aldaketaren aurkako borroka defendatzen duten kolektiboak – trenbidekoak, sozialak, klimatikoak – batzeko gai den garraiobide gisa.

Link: POR UN TREN QUE VERTEBRE EL TERRITORIO Y ENFRÍE EL PLANETA

Alde batetik, trenak gizarte- eta lurralde-orekari laguntzen dio, mugimendu- eta garraio-beharrei erantzuten baitie, bai hiri-kontzentrazio handietan, bai landa-eremuetan; azken kasu horretan, biztanleria berreskuratzen laguntzen du.

Bestalde, trena funtsezkoa da mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta garraio pribatu motorizatuaren murrizketa eraginkorrean eta trenen, autobus publikoen eta bizikletaren konbinazio adimentsuan oinarrituta egon behar du.

Trenbidea funtsezkoa da hiri eta espazio bizigarriagoak, kutsadura gutxiago dutenak eta planeta hozten lagunduko dutenak ahalbidetuko dituen eredu bat ezartzeko.

Hiriko txirrindularien elkarteok aldarrikatzen dugu, baita ere, bizikleta kontuan hartzea trenbide-azpiegitura berria diseinatzerakoan eta planifikatzerakoan, eta trenen barruan bizikleta eraman ahal izatea erraztea. Izan ere, bizikleta-tren intermodalitatea funtsezko faktorea da ibilgailu pribatuan joan-etorriak murrizteko orduan.

Kalapietik, gure aldarrikapenekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, edukiak eta argazkiak sare sozialetara igotzen #LuchaPorTrenYClima #TrenEtaKlimaAldeBorrokatu hashtagekin, trenez bizikletarekin egiten dituzuen bidaiak erakustazten, eta era honetan, trenbide-sare nazionalean gure garraiobidearekiko begirune handiagoa aldarrikatzen.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies