T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

14
Abe

Kalapie Donostiako gabonetako merkatuan

Larunbat honetan Kalapie Donostiako Gabonetako Azokan izango da, bus-geltokiaren ondoan dagoen Urumea plazako teilatuan.

11: 00etan, “bizikletaren bizitza luzatzeko gakoak” buruzko mekanika-tailerra emango dugu. Gure bizikleta zaintzeko trikimailu batzuk azalduko ditugu eta zuen zalantzak argituko ditugu.

12: 00etan “bizikleta, garraio iraunkorra” buruzko hitzaldia emango dugu. Hitzaldi honetan, gure ia 30 urteko historian bizikletaren alde egin dugun lanari buruz hitzegingo dugu, bizikletaren erabilerak dituen onurei buruz ere hitz egingo dugu eta munduko beste hiri batzuetan egiten ari diren praktika on batzuk erakutsiko ditugu.

Goiz osoan zehar, gure kideetako batzuk teilatuan egongo dira zuei harrera emateko eta behar duzuen edozein informazio argitzeko.

Beraz, larunbat honetarako planen bila bazabiltza eta bizikletaren munduari guri buruz eta bizikletaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu ez pentsatu bi aldiz eta hurbildu Donostiko Gabonetako merkatura, zuen zain izango gara.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies