Obrak: Autoa beti garaile
Duela egun gutxitik, Kontxako pasealekua obretan dago berriz. Lan hauek, hirian egiten den beste edozein lan bezala, normalean beste erabilera batzuetarako erabiltzen den espazioa okupatzea dakar, hala nola ibilgailuen eta pertsonen joan-etorrietarako. Egoera horren aurrean, kasuaren arabera dagokion erakundeak erabaki behar du nola berrantolatu tokia aldi baterako egoera honek irauten duen bitartean.
Kalapietik denbora asko daramagu ikusten, bizikletaren erabilera sustatu eta autoaren erabilera gutxitzeaz hitzegiten den guztiarekin, horrelako ekintzetan bizikleta eta oinezkoen joan-etorria izaten direla kaltetuenak eta autoak beti irabazten duela. Kasu askotan, pasabide seguru bat bermatu badaiteke ere erraz ezarri daitezkeen ekintzen bidez, hala nola galtzadaren zati bat okupatuz gero, ibilgailuen joan-etorria bere horretan mantentzearen alde egiten da beti, mugikortasun aktiboaren kaltetan.
Egun hauetan abiatu diren Kontxako mozketak politika honen beste adibide bat baino ez dira. Azken jarduera honetan, obrak espaloi osoa hartzen du, eta udalak oinezkoentzako pasabidea bidegorrira eramatea erabaki du, bizikletaren eta oinezkoen arteko tarte partekatu bat sortuz, non txirrindulariak bizikletatik jaistera behartuta dauden. Bien bitartean, galtzadaren zirkulazioa bere horretan mantendu da. Egoera berriko lehen egun hauetan, ikusten ari gara neurri hau gatazka eta ondoeza eragiten ari dela herritarren artean. Gainera, tarte horretan oinezkoen saturazio handia izaten ari da.
Gure aldetik, udalari eskatzen diogu, edozein aktuazioren aurrean, aldaketak aztertzerakoan, txirrindularientzako eta oinezkoentzako pasabide seguru bat bermatzeko, eta kontuan izan dezala hori dela lehen tokian sustatu behar dugun mugikortasuna, eta ez autoarena. Kontxaren kasuan, obrek irauten duten bitartean zentzu bakarra jartzea eskatzen dugu, lehen faseko obretan hainbat hilabetez egin zen bezala.
8:30 AM de la mañana en el tramo en obras de la concha. El transito de peatones y ciclistas es mayor que el de vehículos. Aun asi se opta por mantener la calzada intacta y por un bidegorri transformado en acera pic.twitter.com/d2ZmJ2EYyt
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) October 26, 2022