T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

12
maiatza

KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak San Bartolome proiektuaren aurka aurkeztutako helegitea babesten du

Hiriguneko bizilagunen eta merkatarien hainbat elkarteen artean errekurtsoa jarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian San Bartolomeko plan bereziaren proiektuaren aurka (Admiten a trámite el recurso presentado ante el proyecto de San Bartolomé). Kalapietik errekurtsoaren alde gaudela eta elkartea hauetatik adierazi denarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu. 2021aren hasieran jada adierazi genuen bezala (Txandakako aparkaleku berria zentroan, ez mesedez!), pentsatzen dugu proiektu honek eragin oso negatiboak izango dituela hiritar guztiontzat, areagotu egingo dituela jada zentroak dituen trafiko arazoak, eta gainera, politikari guztiek defendatzen duten hiri jasangarriaren ereduaren aurka doala argi eta garbi.

Gure hirian mugikortasun aktiboagoa, osasungarriagoa eta seguruagoa sustatzen duen elkarte gisa, gure kezka nagusia errotazioko 200 aparkalekuren eraikitzea da. Aktuazio hau, hain zuzen ere, sustatzen saiatzen ari garenaren aurkako eraso zuzena da. Urteak daramatzagu, baita hamarkadak ere, txandakako plazek hiriko trafikoan sortzen duten zeharkako arazoa adierazten. Aparkaleku horiek auto ugari erakartzen dituzte hiriaren erdigunera, eta gaur egun denek ezagutzen dituzten ondorio negatiboak sortzen dituzte (auto-ilarak, zaratak, kutsadura atmosferikoa, klima-aldaketa, espazioaren okupazioa, etab.). Sortzen duten iman efektuaren jakitun, hiri askok aparkaleku-plazak kentzea erabaki dute dagoeneko. Argia da, adibidez, Osloko kasua, gure webgunean publikazio bat dedikatu geniona, (“Oslo, auto aparkaleku gabeko hiria”). Hiri honetan, beste hainbatetan bezala, aparkalekuak kentze hutsarekin hiria goitik behera transformatu dute.

Bitartean gurean, gure politikariek mugikortasun iraunkorra sustatzeaz, autoak erdigunetik ateratzeaz eta erabilera murrizteaz hitz egiten duten arren, errealitatean, ibilgailu pribatuarentzat azpiegitura gehiago eraikitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen da, eta, ondorioz, autoaren erabilera sustatzearen apostua egtein da garraiobide iraunkorragoak baino. Gogoan izan behar dugu jada lurpeko aparkalekuz gainezka dagoen zentro bat dugula, eta saturazio egoeran aurkitzen dela. Proiektu honek are larriagoa bihurtuko du egungo egoera. Bien bitartean, oraindik asko gelditzen zaigu egiteko txirrindularitzari edo garraio publikoa hobetzeari dagokionez. Herritarrak hirira modu jasangarriagoan sar daitezen sustatzeko alternatibak falta dira.

Gogoan izan behar dugu ere, egunetik egunera larriagoa den larrialdi klimatiko egoera, eta zein premiazkoa den klima-aldaketa murrizteko neurriak hartzea. Aparkaleku berri hau, ibilgailu pribatuaren erabilera sustatzean, ez dator bat klima-aldaketari buruzko legearekin; hain zuzen ere, udalatxea jada urratzen ari den legea, 50.000 biztanletik gorako udalerrietan emisio txikiko eremuak ezarri eta trafikoa murrizteko neurri osagarriak hartzera behartzen baitu. Gertakari hauen aurrean, argi daukagu hiriko gobernuak ez duela erronka klimatikoa serio hartzen, eta hitzen eta gertakarien artean dagoen alde handiak kezkatzen gaitu. Erakundeek zabaltzen duten marketin berdearen eta garatzen dituzten jardueren errealitatearen artean amildegi bat irekitzen da.

Udalak dio eskuak lotuta dituela, jarduera hau duela 10 urte onartu zelako eta orain aurrera egin behar duelako. Bestela, kalte-ordaina ordaindu omen beharko litzaiokelako enpresa jabeari. Eta ordaintzen badugu? Hain zentzugabea al da kontratua haustea edo berriro negoziatzea? Ez al da zentzugabeagoa proiektuarekin aurrera jarraitzea hiriari kalte egingo dion kalteaz jabetuta? Gardentasun hutsagatik bada ere, herritarrok eskubidea izan beharko genuke enpresa horri zehazki zer agindu zitzaion jakiteko. Eta, nolanahi ere, udaletxea kontratua berriro negoziatu, eta alternatibak bilatu beharko lituzke, amore eman eta ezin dela ezer egin esan beharrean. Guk garbi dugu borondate politikoarekin dena egin daitekeela.

Aparkaleku berri bat eraikitzeak hiriari eragin diezaiokeen kalteaz gain, kezka handia sortzen digu Easo kalearen eraldaketak; izan ere, gaur egun ohikoak dira kale honetako auto-ilarak, duela gutxi twitter bidez adierazi dugun bezala, eta ez du trafiko gehiago xurgatzeko ahalmenik.

Udaleko mugikortasun departamentuak berak parkinaren inpaktua aztertzen zuen txosten batean ohartarazi zuen proiektu horrek eragin negatiboa izango zuela Easo kaleko trafikoan, eta gainera, bizikleta eta garraio publikoa izango zirela kaltetuak. Kalapiek Erdian Biziz auzo-elkarteari esker eskuratu ahal izan ditu txosten hauek. Bertan egiaztatu ahal izan dugunez, aparkalekura sartzeko arrapala bat jarri ahal izateko, bidegorria aldez aldatu beharko litzateke eremu horretan, eta ibilbidea aldrebestu, autobus-erreia erabat desagertuko litzatekeen bitartean. Ibilgailu pribatuak bidegorri eta autobus erreien kontura espazioa irabazten duen hiri eredu hau ez da garbi eta argi Kalapietik sustatu nahi dugun hiri eredua.

Azaldutako guztiagatik, errekurtsoa babesteaz gain, eta epaileek esango dutenaz haratago, gobernuari (gaur egungoa eta datorrenari) eskatu nahi diogu gaian esku har dezan eta herritarren gehiengoak gaitzesten duen proiektu hau geldiarazteko modua bila dezan. Badakigu arazoa konplexua dela, baina uste dugu borondate politikoarekin proiektua geldiarazi daitekeela.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies