T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

19
maiatza

Kalapiek bat egin du Donostiako hirigintza politika salatzeko manifestazioarekin

Kalapiek bat egin du Donostia Defendatuz, auzo-elkarte eta gizarte-mugimendu erakunde eta entitateek osatutako koordinatzaile apartidistatik, egungo gobernu-taldeak sustatzen duen hiri-eredua salatzeko deitutako manifestazioarekin. Manifestazioa datorren igandean, maiatzaren 21ean izango da, 12: 00etan, Easo plazan.

Elkartetik bat gatoz deialdiko manifestuan mugikortasunari zuzenean eragiten dioten eta herritarrei kalte egiten dieten ekintzen salaketa askorekin, Bereziki:

  • San Bartolome muinoan 4 solairuko merkataritza-gunea eta lurpeko aparkalekua egiteko proiektua.
  • Lurpeko aparkalekuak, hirian trafikoa handitzea eragiten dutenak, mugikortasunaren eta osasunaren kaltetan.

Kalapietik aipatu nahiko genuke ere ez gaudela pozik udaletik legealdi honetan egin den kudeaketarekin, zehazki arrazoi hauengatik:

  • COVID-19aren pandemian, urrezko aukera bat galtzen utzi da mugikortasun aktiboa sustatzeko ez baitzen behin-behineko erreirik jarri txirrindulari eta oinezkoentzat, elkartetik behin eta berriz insistu bagenuen ere.
  • Udalak Kalapie alde batera utzi du eta parte-hartzea eskasa izan da, bizikletaren behatokitik bota gaituzte aldez aurretik abisatu gabe, eta mugikortasun kontseilua, Kalapie parte hartzen duena, ez da deitzen 2021eko apiriletik.
  • Bidegorri berrietan diseinu pobreak eta saihets daitezkeen oinarrizko akatsak egin dira.
  • Autoari lekua murrizteko erresistentzia handia eta zenbait kasuetan, sinesgaitza bada ere, ibilgailu motordunentzako azpiegitura handitu da, hala nola Marrutxipiko lotunea edo San Bartolomeko aparkalekua.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies